Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/01/11

Gaur onartu ditugun zerga-aldaketek, gizarte justuago eta integratzaileagoa eraikitzen jarraitzea ahalbidetuko digute

Saioa Bandres: “EAJ-PNVko batzarkide taldean fiskalitatea politika publikoaren funtsezko tresna gisa ulertzen dugu gobernantza maila guztietan. Fiskalitate dinamikoa, gure lurraldeko errealitatera eta beharretara azkar egokitu eta erantzuteko gai dena. Gipuzkoako benetako beharrei erantzungo dien fiskalitatea, horrela gizarte justu eta integratzaile bat eraikitzen jarraitzeko behar diren baliabideak eduki ahal izateko”
Gaur onartu ditugun zerga-aldaketek, gizarte justuago eta integratzaileagoa eraikitzen jarraitzea ahalbidetuko digute

“Fiskalitatea oinarrizkoa da gure gizartearen funtzionamendurako, eta politika publikoko funtsezko tresna gobernantza-maila guztietan. Gizarte justu eta integratzaile batean, ekonomia eraginkorra eta egonkorra bermatzeko funtsezko zeregina du. Gaur egungo ingurune sozial eta ekonomikoaren erritmoari eusteko, zerga-politikak azkar egokitzeko gai izan behar du. Eta testuinguru horretan kokatzen dira gaur onartutako Foru Arauetan jasotako zerga-aldaketak“ Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNVko batzarkide Saioa Bandresek adierazi duenez, 2023. urterako zenbait zerga aldaketa onesten dituen Foru Arau onarpenari buruz.

Gaur onartutako Foru Arauan sartutako zerga-aldaketei dagokienez, Saioa Bandresek pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkionak nabarmendu ditu. Horren arabera, bidaiarien garraio kolektiboko zerbitzu publikoa emateaz arduratzen diren erakundeei ordaindutako zenbatekoak gauzazko lan errendimendutzat hartzeari uzten zaio, enplegatuak beren bizilekuaren eta lantokiaren artean lekualdatzeko helburuarekin, eta urteko 1.500 euroko muga ezartzen da langile bakoitzarentzat. Langileek beren erakunde enplegatzailean parte hartzeagatiko kenkaria, langilearen gehieneko partaidetza % 20tik % 40ra igaro da. Eta ondare-eskualdaketen gaineko zergari buruzko aldaketak. Honen bidez, zergatik salbuetsita deklaratzen dira kalte-ordainen ordainetan egindako edozein ondasun edo eskubideen eskualdaketak, judizialki aitortutako zenbatekoan, tutoretza eta zaintza behar duten edota gaitasun juridikoa behar bezala egikaritzeko laguntza neurriak dituzten seme-alaba, adingabeen edo desgaitasuna duten pertsonen onurarako, baldin eta horiek emakumearen aurkako indarkeriaren ondorioz hildako emakumeek gauzatzen badituzte.

“Era berean, zerga-iruzurraren aurkako borrokari buruzko atala aipatu behar dugu” jarraitu du Bandresek “hori baita foru gobernuaren helburu nagusietako bat legegintzaldiaren hasieratik. Foru Arauarekin batera gaur onartu dugun Foru Dekretu Arauari esker, alderantzizko asimetria hibridoen kasua txertatu dugu errenta jakin batzuek inongo herrialde edo lurraldetan zergak ordaintzen ez dituzten egoerak ekiditeko”. “Araudi berriak saiheste fiskala eragotziko du eta iruzur fiskalaren aurkako borroka erraztuko du. Gainera, horrek guztiak, zerga jarduketen eraginkortasun handiagoa ekarriko du, eta, azken finean, zerga sistemaren funtzionamendu hobea” gaineratu du.

Bestalde adierazi du bozeramaile abertzaleak “Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen arauaren aldaketaren inguruan lortutako adostasun zabala azpimarratzekoa da. Aldaketa horrek aukera emango baitie toki-erakundeei udal tasen zenbatekoaren gaineko hobariak onartzeko, beharrezkotzat jotzen badute”.

Azkenik, Saioa Bandresek adierazi du, “EAJ-PNVko batzarkide taldean fiskalitatea politika publikoaren funtsezko tresna gisa ulertzen dugu gobernantza maila guztietan. Fiskalitate dinamikoa, gure lurraldeko errealitatera eta beharretara azkar egokitu eta erantzuteko gai dena. Laburbilduz Gipuzkoako benetako beharrei erantzungo dien fiskalitatea, horrela gizarte justu eta integratzaile bat eraikitzen jarraitzeko behar diren baliabideak eduki ahal izateko” amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube