Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Anbulatorio berria eta handia behar du Irunek Via Irun 2030ean
Bideragarria da eta 2026an, 4 urteren buruan, errealitate izan liteke. Borondate politikoa eta denborak ondo kudeatzea besterik ez da behar.Hilabete batzuk badira Irungo erdigunean anbulatorio handi baten planteamendua ezagutzera eman genuela. Anbulatorio modernoagoa, zerbitzu gehiagorekin, hobeto konektatua eta erdigunean kokatua. Proposamen honek, zuzenean erantzuten dio herritarrek eta medikuek hilabeteetan zehar helarazi dutenari; besteak beste, zentroko anbulatorioa gainezka dagoela eta leku gehiago behar dutela.
Irunek anbulatorio handi berri bat behar duela ondorioztatzeko, gure hiriaren egoeraren azterketa sakona egin dugu. Bere etorkizun demografikoa, zahartzea, beharrak eta mugikortasuna aztertu ditugu. Era berean, Gipuzkoako hainbat anbulatoriotatik informazioa ere jaso dugu, gure proposamena hobeto bideratu eta diseinatu ahal izateko.
Gainera, azken asteetan osasun sektoreko profesionalekin izandako bileren ondoren, gure hasierako planteamenduan Oinaurren anbulatorio berri baten beharra ere atxikitu dugu. Irungo hiri egiturak eta biztanleriaren banaketak hala eskatzen duela ikusi dugu eta. Beharrezkoa iruditzen zaigu anbulatorio honen bitartez, Kateako, Oinaurreko eta Belaskoeneako bizilagunei behar duten lehen arreta eskaintzea.
Era berean, erantzukizunetik abiatuta eta aukera posible guztiak mahai gainean edukitzeko helburuarekin, egungo zentroko anbulatorioa handitzeko aukera aztertu dugu. Baina, egiaztatu dugu eraikinak ez duela uzten, zerbitzu eta osasun arretan hobekuntzak eskaintzeko beharrezkoa liratekeen zabaltzea egiten. Horrenbestez, aukerarik onena erdiguneko egungo anbulatorioa beste leku batera eramatea da. Milaka metro karratuko kokaleku batera, gaurko Iruni eta etorkizunekoari merezi eta behar duen anbulatorio handi hori eskaini ahal izateko.
Ildo honetan, gure hiriko lursailen erabilgarritasuna aztertu dugu, eta anbulatorio berri honetarako kokapenik onena trenbide-gunearen eremu berria dela ondorioztatu dugu. Kokapen egokia, bere zentraltasunagatik eta irisgarritasunagatik. Batez ere etorkizuneko geltoki intermodal berriaren ondoan dagoelako, eta geltoki horretan garraiobide guztiak integratuko direlako.
Hala ere, irisgarritasuna onena izan dadin, Kolon pasealekuarekiko paraleloa izango litzakeen zubi berri bat eraiki beharko da, anbulatorioa San Migel auzotik eta trenbidearen mendebaldeko gainerako auzoetatik hurbil egon dadin. Ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetuko lukeena, Via Irun 2030 proiektuan islatzen dugun bezala.
Hirigintzako profesionalek ere egin dute Via Irun 2030ean anbulatorio zentral handi berri hau eraikitzeko behar den denbora ezagutzeko estudioa. Eta ondorioak argiak izan dira, gainjarrita lan egin beharko litzateke. Hau da, Plan Orokorraren behin betiko onarpena izapidetzen den bitartean, hirigintzako beste izapide batzuk ere egin beharko lirateke. Gero, Udalak anbulatoriorako behar duen partzela esleituko luke, eta aldez aurretik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari utziko lioke, Osakidetzak anbulatorioa eraiki dezan eta, 2026aren amaieran erabilgarri egon ahal izateko.
EAJ-PNVk Irundik gertu dauden osasun zerbitzuak indartu nahi ditu, zerbitzu-zorro handiagoak, diagnostikorako gaitasun handiagoa, anbulatorio eraginkorragoak eta erabakitzaileagoak izaten lagunduko dieten tresna teknologikoak eskaini. Hala, hitzorduak, joan-etorriak eta atzerapenak saihesteko. Izan ere, egindako azterketen ondoren, argi geratzen zaigu Oinaurren hirugarren anbulatorio bat eraikitzeko proposamen soilak, ez liokeela Irunek behar duenari erantzungo. Ez lioke Iruni behar dituen zerbitzu horiek eskainiko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31