Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/12/23

Aurrekontu soziala onartu dugu gaur, eta, aldi berean, gure produkzio-sarea babesten du ziurgabetasun-uneetan

Gipuzkoak behar dituen aurrekontuak: gizarte-inbertsioa handitzen da pertsona ahulenak babesteko; baliabide gehiago bideratzen dira susperraldi ekonomikoa sustatzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko ekonomiaren oinarriak ezartzeko; eta, azkenik, jasangarritasun energetikoarekin, klima-aldaketaren aurkako borrokarekin eta natura-ingurunearen zaintzarekin dugun konpromisoa indartzen da
Aurrekontu soziala onartu dugu gaur, eta, aldi berean, gure produkzio-sarea babesten du ziurgabetasun-uneetan

“Gipuzkoak inoizko aurrekonturik sozialenak onartu ditu gaur. Aurrekontuok inbertsio soziala handitzen dute, Foru Gobernua osatzen dugun taldeok argi baitugu justizia sozialik gabe ezin dugula gizarte kohesionatu bat eraiki. Horixe baita gure helburu nagusia, gipuzkoar guztion ongizatea. Aurrekontuak baliabide gehiago bideratzen ditu susperraldi ekonomikoa sendotzera eta etorkizuneko ekonomiaren oinarriak ezartzera; iraunkortasunarekin, klima-aldaketaren aurkako borrokarekin eta ingurumen zaintzarekin konprometituta dago. Azken batean, aurrekontu sozialak, lurraldearen benetako egoerari erantzuten diotenak eta etorkizuneko ekonomiaren oinarriak ezartzen laguntzen digutenak”, adierazi du EAJ-PNV batzarkide Ianko Gamboak, 2023rako Gipuzkoako Aurrekontuen onarpenari buruz. “2023rako aurrekontu orokorren proiektuak, 1.129,4 milioi euroko aurrekontu propioa aurreikusten du, 2022 urtean baino 87,6 milioi euro gehiago (% 8,41). Eta zailtasunez betetako egoera sozial eta ekonomiko batean, gaur onartu dugun Foru Aurrekontua bezalakoa aurkez badezakegu, legegintzaldian zehar finantza-politika zuhurra mantendu izanari esker da”.

Aurrekontua hiru jarduera-ardatzetan egituratzen da: ardatz soziala, ekonomikoa eta jasangarritasunarena. Arlo sozialean – azpimarratu du Ganboak – inoizko aurrekonturik altuena du – Ganboak jarraitu du – 495 milioira arte hazi da (aurreko ekitaldian baino 37 milioi gehiago), eta biztanleko gastua 701 eurokoa da (aurreko ekitaldian baino 59 euro gehiago), pertsona ahulenak egungo egoeraren aurrean babesteko eta Gipuzkoa kohesionatu bat eraikitzen jarraitzeko – nabarmendu du –. Arlo ekonomikoan, Ekonomia Sustatzeko Sailaren zuzkidura 127,8ra arte hazi da, 2022aren aldean % 7,46ko igoerarekin. Inbertsio izaera duen aurrekontu expansiboa, gure sare ekonomikoa babestera eta etorkizuneko ekonomiaren oinarriak sendotzera bideratua. Eta hori guztia proiektu estrategikoak finkatzearekin batera. Jasangarritasunaren alorrean – jarraitu du bozeramaile abertzaleak –, aurrekontu hauek etorkizuneko eta iraunkortasuneko politikak bermatzen dituzte. Trantsizio ekologikoko politikak ere nabarmendu behar ditugu, energia aurreztearekin zerikusia duen guztia, energia berriztagarrien sustapena, komunitate eta kooperatiba energetikoen bidez, eta ekonomia zirkularra”.

Oposizioko taldeei dagokienez, Ianko Ganboak esan du, “EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak negoziatzeko borondate eza berretsi dute beste behin. Gipuzkoako aurrekontuen aurka agertu dira berriro. Beti bezala, EH Bilduk bertigoa izan dio aurrekontuak EAJ-PNVrekin adosteari. EH Bilduk foru gobernuarekiko desadostasuna ikusarazi besterik ez du nahi, datozen foru eta udal hauteskundeei begira, bere estrategia politiko alderdikoia Gipuzkoako interes orokorraren aurretik jarriz”. “Bere proposamena “irudimen fiskaleko” ariketa batean oinarritzen da, gure ekonomiaren eta gure errealitate sozialaren benetako datuekin bat ez datorrena”. “Berriro galdetzen diogu geure buruari – azpimarratu du Ganboak – zergatik errazten duen EH Bilduk aurrekontuak onartzea Nafarroan eta Espainian eta Euskadin eta Gipuzkoan, aldiz, aurrez aurreko oposizio-jarrerari eusten dion. Zergatik agertzen da Gipuzkoako ezkutu fiskalaren aurka, Nafarroan askoz ere gogorragoa den ezkutu fiskalaren alde egiten duen bitartean?”. “Argi dago EH Bilduri beldurra ematen diola EAJ-PNVrekin egindako akordioaren argazkiak. Egin daitezkeen zuzenketen 12,7 milioietatik 7,8 milioi eskaini zaizkie, eta uko egin diete Gipuzkoako aurrekontuei abstentzio soila ez emateagatik" nabarmendu du. 

Amaitzeko, Ianko Ganboa EAJ-PNVko batzarkide abertzaleak adierazi du, “gaur aurrekontu inbertitzaile espansiboa onartu dugu, gure sare ekonomikoa babesteko eta etorkizuneko ekonomiaren oinarriak finkatzeko. Gure produkzio-sarearen lehia-oinarriei eusten laguntzen digun aurrekontua, aldaketa eta ziurgabetasun testuinguruan. Belaunaldi berriei ekonomia sendoa uzteko, hori baita gipuzkoarren kohesio sozialerako eta ongizaterako bermerik handiena. Eta, bestetik, gizarte-babeseko eredua hobetzeko aukera ematen digun aurrekontua, herritarren egungo beharrei erantzunez. Inor atzean utzi gabe. Gipuzkoak behar dituen aurrekontuak" amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube