Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Leizotz auzoa urez hornitzeko proiektua 1,1M€ko aurrekontuarekin eta 7 hilabeteko epearekin lizitaziora atera da
Hasierako hiru adarrak (Mizpiradi, Garagorri eta Amezti) orain Olazarrera arte zabalduko dira, eta guztira ia 5 kilometro hodi berri erabiliko dira, Leizotzeko ur-depositura konektatzeko.Andoaingo Udalak beharrezko izapideak burutu eta Leizotz auzoa urez hornituko duen obraren lizitazio prozesua abiarazi du. Mari Jose Izagirre alkateorde eta zerbitzu zinegotziak iragarri du joan den abenduaren 14an Andoaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak argi berdea eman diola prozesuari; proiektua, gastua eta beharrezko pleguak onartu baititu. Horrela, datozen hilabeteetan obra errealitate izango da. Jardueraren bidez, sareko ura emango zaie Leizotz auzoko bizilagunei, inguru horretako baserrien eta nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien beharrei erantzunez.
Proiektuak ura banatzeko 3 hoditeri edo adar eraikitzea aurreikusten du: Garagorri adarra (1,1 km), Mizpiradi adarra (1,1 km) eta Amezti adarra (0,6 km). Hain zuzen, 2010eko hasierako proiektuaren barruan aurreikusten ziren adarrok, eta orain txertatu den Olazarreko adar berriarekin batera (2,1 km). Guztira, ia 5 kilometro hodi berri daude Leizotzeko depositura konektatzeko. Horiek guztiak proiektatzen dira, baita adar horien hartuneak ere, dentsitate handiko polietilenozko hodiarekin.
Izagirreren arabera, “hoditeriaren trazadura, zatirik handienean, lurzoru publikotik igaroko da, kalte eta afekzioak ahalik eta gehien minimizatuz”. Zinegotziak azaldu duenez, “ur-kontagailuak eta horien elementuak instalatzeko armairuak jabetza pribatuan jarriko dira bide publikoen ondoan. Obraren barruan sartuko dira hauek, baina behin jaso ondoren, titulartasun pribatukoak izango dira”. Beraz, proiektu berrian 26 etxebizitza-hartune egitea aurreikusten da, orain arte aurreikusten ziren 15 baserrietakoak baino gehiago.
Halaber, Leizotzeko deposituan jarduketak egitea aurreikusten da: barruko ekipamendu hidraulikoa; deposituko hustutze sistema eta kolektorea; eta hornidura elektrikoa. Hasierako proiektuan, Iberdrola konpainiaren sarera konektatuko zen aire-sare berri bat aurreikusten zen, eta proiektu berri honetan, aldiz, estalkiaren gainean 450 W-ko 12 eguzki-plaka instalatuz hornidura elektrikoa bermatzea aurreikusi da.
Izagirrek baieztatu duenez “zerbitzu sailak 1,1 milioi euroko aurrekontua jarri du eskuragarri proiektua gauzatzeko, eta 7 hilabeteko epea aurreikusi du exekutatzeko eta zerbitzuan jartzeko”. Gogorarazi duenez, “proiektu berria idazteko prozesuan eremuko bizilagunen eskakizun berriak gehitu dira, Mizpiradiko adarra luzatuz eta, batez ere, Olazar eremuraino zabalduz”, eta, gainera, obraren elementuak eta prezioak egungo testuingurura eguneratu behar izan dira.
Hain justu, 750.000 €-ko hasierako aurrekontua nabarmen handitu da. Hori dela eta, urriko osoko bilkuran beharrezko kreditu-aldaketa bideratu zen. Izagirreren arabera, Leizotz auzoko bizilagunekin hartutako konpromisoak aurreikusten du “obra martxoan esleitu ahal izatea”.
Mari Jose Izagirrek adierazi du, beraz, “beharrezkoa” dela tratatutako uraren hornidura “progresiboki udalerriko biztanle guztientzat zabaltzea”, eta defendatu duenez, “herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu publikoak parekatu” egin behar direla “hirigunean eta landaguneetan bizi diren andoaindarren arteko desoreka historikoa murrizteko”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31