Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/12/17

Eider Mendoza eta bere familia jasaten ari diren jazarpen koldarra gaitzetsi du Gipuzko Buru Batzarrak

Eider Mendoza eta bere familia jasaten ari diren jazarpen koldarra gaitzetsi du Gipuzko Buru Batzarrak

Gipuzko Buru Batzarrak “erabat” gaitzetsi du “Eider Mendoza eta bere familia jasaten ari diren jazarpen koldarra”, Foru Aldundiko bozeramailearen kontrako pegatinak agertu baitira, bai bere etxean, bai bere seme-alabetako bat ikasten ari den ikastetxean. Gaur goizaldean jarritako pegatinek suhiltzaileen kasko bat erakusten dute, eta Eider Mendozaren dimisioa eskatzen. GBBk adierazi du “protestak erabat zilegiak direla bide demokratiko eta politikoetatik egiten badira. Instituzioek hartzen dituzten erabakien aurkako jarrera adierazteko hainbat bide demokratiko daude. Baina horrelako ekintzek ez dute zerikusirik horrekin, mehatxua dute oinarri, eta ez lukete lekurik izan behar gure gizartean.

Gipuzkoan eta Euskadin –amaitu du– oso ondo ezagutzen dugu, tamalez, halako jokabideek sortu duten sufrimendua, eta, beraz, jarrera horien protagonistak direnei dei egiten diegu behingoz albo batera utz ditzaten”.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube