Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/12/16

Iosu Mugika Garmendia izango da Getariako EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaia 2023ko udal hauteskundeetan

Mugikak ilusio handiz hartu du erronka berria: “Herri bizi batean sinesten dut eta herritarrek egiten dutela herri, elkarlanean, gertutasunez eta adeitasunetik. Horiek izango dira nire lanaren oinarri”
Iosu Mugika Garmendia izango da Getariako EAJ-PNVren alkatetzarako hautagaia 2023ko udal hauteskundeetan

Iosu Mugika Garmedia izango da Getariako EAJ-PNVren alkategaia 2023ko udal hauteskundeetan. Getariako EAJ-PNV-k azaroan zehar egin zituen hautagaia aukeratzeko bi bueltak eta alderdikideek Iosu Mugika aukeratu zuten aho batez Getariako alkategai izateko. Prozesu honi amaiera eman zitzaion aurreko abenduaren 3an  Getariako Batzokian ospatu zen bilera irekian.

Mugikak ilusio handiz hartu du erronka berria: “Getaria hobe bat eraikitzeko gogotsu nago eta dago nire taldea. ‘Getaiarra’ naiz, herria bizi eta maite duen herritarra, gure herriaren garapenarekin konprometitua dagoena, herriko eragile eta talde ezberdinen kide izanik. Kirol munduan hasi nintzen herrigintzarekin, denboraren poderioz kirola sustatzeaz gain, herriko kultur ekintza ezberdinetan lanean ibili naiz, baita herri eskolako guraso elkartean ere. Herri bizi batean sinesten dut eta herritarrek egiten dutela herri, elkarlanean, gertutasunez eta adeitasunetik. Horiek izango dira nire lanaren oinarri”.

Aldi berean, alderdikideek, bereziki udal taldean, egin duten lana eskertu eta goraipatu du: “nik azken 3 urtetan zinegotzi izateko aukera izan dut eta udalgintza konpromiso handiko egitekoa da. Taldekide guztiek herri hobe bat eraikitzeko gogor egin dute lan, oposizioan egonda ere. Ideiak ditugu eta proiektu sendo, berritzaile eta ausarta, herrirentzako sortua eta herritarrekin bat gauzatu asmo duguna”.

Ildo beretik joan da Aitor Urresti gaur egungo EAJren udal taldeko bozeramalea: “hiru urte dira Iosu udalean zinegotzi bezala sartu zela eta urte hauetan zehar herriarekiko konpromisoa eta lan egiteko grina eta ahalmena izan dira bere ikur. Herri honek izan dezakeen hautagairik onena da. Oso ziur naiz lan benetan ona egingo duela Getaria hobe baten alde”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube