Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/12/16

Irungo herritarren beharrei erantzuten dieten 22 ekimen aurkeztu ditu EAJ-PNVk

Duela bi aste, udal gobernuak aurkeztutako 2023ko aurrekontu proiektuaren aurrean jarraituko genituen ildoak aurreratu genituen
Irungo herritarren beharrei erantzuten dieten 22 ekimen aurkeztu ditu EAJ-PNVk

Aurreko urteetan ez bezala, Udal Gobernuak oraingoan eskura dituen baliabide guztiak aktibatu dituela aipatu genuen. Gure taldearen eta gobernuaren artean, orain arte desadostasun gaia izan dena. Erantzun beharreko eta asetzeko beharrak zeudenean, gobernuak milioiak erabili gabe uzten zituelako. Eta egoera honen aurrean, guk, irundarri zuzendu behar zitzaizkien laguntza osoagoak eskaintzeko aukera galdu behar ez genuela tinko defendatzen genuelako. Beraz, gobernuak gure proposamena eta planteamendua entzun izana eta honekin azkenean bat etorri izana eskertzen diogula eta honek pozten gaituela azpimarratu nahi dugu.

Hala ere, aurretiaz aipatutakoa eta udal gobernuak aurten egin duen apustua kontuan hartuta, EAJ-PNVtik proiektua bere osotasunean aztertu dugu eta hausnarketa ariketa bat egin dugu. Horren ondorioz, proposamenak egiteaz gain, gure ustez gobernuaren proposamena nabarmen hobetzen duten eta irundarren beharrei zuzenean erantzuten dieten zuzenketak sortu dira.

Era berean, jakitera eman nahi dugu jada lehen bilera bat egin dugula Ogasuneko ordezkariarekin. Bertan gure taldeak argi azaldu dio gobernuari zein den gure proposamena: Aurrekontu Proiektuaren aldeko botoa emateko, Udal Gobernuak plazaratu ditugun 3 ardatzen aldeko konpromiso politikoa (Via Irunen, estaldura eta ibilgailuentzako bide iraunkor bat barneratzeko konpromisoa, Segurtasun eta Bizikidetza Planaren garapenean arduraz jardutea eta ikastetxeetan inbertsio handiagoa egiteko konpromisoa) eta era berean, aurkeztu ditugun zuzenketa multzo garrantzitsu bat onartzea.

Gure zuzenketak

Besteak beste, segurtasuna bezalako funtsezko gai batean aurrerapausoak emateko asmoz, auzoetako egoera gatazkatsuenen diagnostikoak aztertuko dituen azterlan bat egitea proposatzen dugu. Horrela, honen bitartez, Irunen jarduteko, bizikidetzarako eta aisialdi arduratsurako plan bereziak egiteko aukera edukiko genuke.

Bestalde, eta pertsonen ongizateari une oro lehentasuna emanez, bi hiri estrategia lantzea proposatzen dugu: biztanleriaren zahartzeari eta desberdintasun sozialei aurre egiteko planak, gure hiriko gizarte bazterkeriari arreta berezia jarriz. Halaber, Zubia Gizarteratze Zentroaren kokapena aldatzeko aukeren azterketa egitea ere proposatzen dugu.

Gure hirian euskara sustatzearen aldeko apustua egiten dugu, programa eta proiektu berriak garatuz. Iaz proposatu genuen "Haurrentzako Zinema euskaraz eta dohain" ekimenak izan duen arrakasta kontuan hartuta, ezinbestekotzat eta zentzuzkotzat jotzen dugu gure hiriko gazteenen artean dinamika osasungarriak indartzea helburu duen programa mantentzea eta zabaltzea. Ildo beretik, CBA udal liburutegirako euskarazko material didaktikoa eta funts bibliografikoak eskuratzeko zuzenketa bat aurkeztu dugu. Gainera, gure hirian kultura sustatzeko asmoz, "IKA-Irungo Kafe Antzokia" sortzeko prozesu parte hartzaileari ekitea proposatzen dugu.

Amaitzeko, proposatutako jarduketen artean, Jaizubiako Eihera plazaren eta Txingudi Ikastolaren artean, Urdanibia Jauregiaren tartean, igarotzen den eskolako oinezkoen ibilbidea hobetzea ezinbestekotzat ikusten dugu. Beste behin, Mendibil parkean komun publikoak jartzea ere eskatu dugu eta Lapize auzoan "Ciudad Jardin 2" 2 Taldea urbanizatzeko proiektua egitea ere proposatzen dugu.

Gure konpromisoa lankidetzatik jardutea da

Irunen alde lan egiteak mugiarazten gaitu, proiektuak eta ideiak ditugu, eta Irunek gehiago behar duela uste dugu, gure hiria gehiago izan daitekeelako eta, ez hori soilik, gehiago izatea merezi duelako. Betiere zentzuz jokatu dugu, eta ez ditugu udal kontuak inoiz oztopatu. Jarrera arduratsua eta eraikitzailea izan da gurea, eta bide berean jarraituko dugu. Garai zailak bizi ditugu, ondorioz, herritarren ongizateari lehentasuna eman behar zaiola uste dugu, eta helburu horrekin dihardugu.

Hiriak aspalditik definituta eta onartuta dituen proiektu estrategiko asko garatzeko eta gauzatzeko unea dela uste dugu. Irunek behar eta merezi du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube