Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2023ko aurrekontu proposamenak EAJ-PNVk urtetan zehar errepikatutako hainbat proposamen jasotzen ditu
Oñatiko EAJ-PNVk urtetan zehar egindako hainbat proposamen jaso ditu EH Bilduren udal gobernuak 2023ko aurrekontu dokumentuan, eta, ondorioz, orain arte egindako oposizio lanari esker, Oñati zein oñatiarren benetako beharrek erantzuna jasoko dute.Datorren ostegunean 2023ko aurrekontuak onartzeko ezohiko osoko bilkura egingo da. Oñatiko EAJ-PNVk, ohiko moduan, herriaren zein herritarren beharrei erantzuteko proposamenak lantzen aritu da eta ekarpen sorta bat prestatu eta aurkeztu dio EH Bilduren udal gobernuari, oñatiarren beharretara ondoen egokitzen diren aurrekontuak adosteko helburuz.
Proposamen horietako asko aurreko urtetan egindakoak dira, jeltzaleek adierazi dutenaren arabera “Oñatiko benetako beharrei egiten dietelako erreferentzia”. Hala ere, EAJk nabarmendu du aurten udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu dokumentuak Oñatiko EAJ-PNVk urtetan zehar egindako hainbat proposamen jasotzen dituela.
Hori kontuan hartuta, Oñatiko alderdi jeltzaleak 2023ko aurrekontuen aldeko babesa adierazi du, urte hauetan guztietan Oñatiren eta oñatiarren alde egindako oposizio-lanari esker, proposamen horiek erantzuna jasoko dutelako azkenean.
EAJ-PNVk urtetan errepikatutako eta orain, udal gobernuak 2023ko aurrekontuan jasotako proposamenen artean, honako hauek daude: 300.000€ irisgarritasun-lanetarako (kontu-saila handitzea) eta Arantzazu kaleko eremuko proiektua Berezao poligonora arte egiteko konpromisoa, landa-auzoetako argiteria hobetzeko plan orokor bat egitea, landa-lurzoruak digitalizatzeko partida (aholkularitza-zerbitzu bat kontratatzea landa-auzoetako mugak digitalizatzeko, auzoen araberako faseak garatzeko), Klimaren eta Energia Iraunkorraren Ekintza Plana egitea (Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko Plana), Torreauzoko bidegorria eraikitzea, Oñatiko auzoetan inbertsioak egiteko kontu saila handitzea…
Horrez gain, alderdi jeltzaleak beste hiru proposamen adostu ditu EH Bilduren gobernuarekin eta horiek ere 2023ko aurrekontu-dokumentuan jasoko dira. Proposamen horiek dira: tokiko merkataritzari balioa emateko urtean zehar herritarrak kontzientziatzeko kanpaina egitea, ekintza planean jarduera txikiak egitea eta herritarrei eta, bereziki, gazteei zuzendutako diru-lerro bat bideratzea (15.000 €), Musika Eskola eraikitzen den bitartean konponketak egiteko diru-partida bat sortzea (60.000 €) eta gazteen artean genero-berdintasuna sustatzeko eta indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko mekanismo zehatzak abian jartzea (programak, ekintzak, tailerrak, ziberjazarpen-tailerrak...15.000 €).
Amaitzeko, Oñatiko EAJ-PNVk adierazi du gobernu taldearen jardunaren jarraipen zorrotza egiten jarraituko duela, orain arte egin dugun bezala, proposamen horiek egiten eta/edo gauzatzen direla egiaztatzeko eta modu horretara EH Bilduren gobernuak oñatiarrei emandako hitza betetzen duela bermatzeko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31