Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/12/12

Iker Aldazabal izango da EAJ-PNVren Soraluzeko alkategaia

Astelehenean, abenduaren 5ean, EAJ/PNVren Udal Batzarrean parte hartu zuten afiliatuek aho batez erabaki zuten Iker Aldazabal Basauri Soraluzeko alkategai izatea hurrengo udal hauteskundeetan
Iker Aldazabal

Iker Aldazabal Basauri duela 45 urte jaio zen Soraluzen. Gaur egun herrian bizi da. Zuzenbidean lizentziatu zen Donostiako EHUn. Ondoren, Ingurumen Zuzenbideko Masterra egin zuen. 2003an, plazentinoek zinegotzi izendatu zuten. Hirigintza, nekazaritza eta ingurumen arloetako arduraduna izan zen. 2007an, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide hautatu zuten, eta berriz ere zinegotzi. EAJ/PNVren udal taldeko bozeramaile lanak egin ditu 2015. urtera arte, eta urte horretan hautatu zuten alkate.

Ingurumenarekin zerikusia duten gaiak gustatzen zaizkio. Bere zaletasunen artean baratzezaintza, mendia, hegazti-hazkuntza eta sukaldaritza nabarmentzen dira. Uso mezulariak hazten ditu. Bere lagunen konpainia estimatzen du, haiekin ematen baitu aisialdi

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube