Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/12/12

EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak negoziatzeko borondate eza berretsi dute beste behin

Une honetan denok geure buruari egiten diogun galdera da: zergatik errazten duen EH Bilduk aurrekontuak onartzea Nafarroan eta Espainian eta Euskadin eta Gipuzkoan, aldiz, aurrez aurreko oposizio-jarrerari eusten dion
EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak negoziatzeko borondate eza berretsi dute beste behin

“2023rako aurrekontu orokorren proiektuak, 1.129,4 milioi euroko aurrekontu propioa aurreikusten du, 2022 urtean baino 87,6 milioi euro gehiago (% 8,41). Eta gaur egun Foru Aurrekontu hau aurkeztu ahal badugu, egoera zailari aurre egiteko Foru Gobernuak garatutako politiketan asmatu izan dugulako da”, adierazi du Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNVko bozeramaileak, Gipuzkoako 2023. urterako Aurrekontu Orokorrei egindako osoko zuzenketen eztabaidari buruz.

Bozeramaile abertzalea pozik agertu da aurrekontuek aurrera jarraituko dutelako tramitazioan, osoko zuzenketen eztabaida gainditu ondoren. “Proiektu honek, gizarte-arloan, inoizko aurrekonturik altuena du: 495 milioira arte hazi da (aurreko ekitaldian baino 37 milioi gehiago), eta biztanle bakoitzeko gastua 701 eurokoa da (aurreko ekitaldian baino 59 euro gehiago), egungo egoeraren aurrean ahulenak diren pertsonak babesteko eta Gipuzkoa kohesionatu bat eraikitzen jarraitzeko" azpimarratu du Arrizabalagak. "Ekonomiaren alorrean, gure ehun ekonomikoa babestea eta etorkizuneko ekonomiaren oinarriak sendotzea helburu duten aurrekontuak, inbertsio-izaera duten aurrekontuak. Eta, azkenik , jasangarritasunarekin, klima-aldaketaren aurkako borrokarekin eta eredu sozial eta ekonomiko iraunkorrago baterako trantsizioarekin dugun konpromisoa erakusten duen proiektua” azpimarratu du. “Laburbilduz  Lurraldearen benetako egoerari erantzuten dion aurrekontu proiektua eta Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei aurre egiten lagunduko diguna.

Ondoren, Maria Eugenia Arrizabalagak aurrekontuen negoziazioari erreparatu dio. “Une honetan denok geure buruari egiten diogun galdera da: zergatik errazten duen EH Bilduk aurrekontuak onartzea Nafarroan eta Espainian, eta Euskadin eta Gipuzkoan, aldiz, aurrez aurreko oposizio-jarrerari eusten dion, eta Euskadin eta Gipuzkoan, aldiz, aurrez aurreko oposizio-jarrerari eusten dion. EH Bilduk zergatik defendatzen du Gipuzkoan PFEZko aurrezki-eskalak bat etorri behar duela lan-eskalarekin, eta zuzenketa bat aurkezten du zentzu horretan, eta Nafarroan aldiz, aurrekontu-akordio bat sinatzen du, non aurrezkiaren eskala lan-errendimenduaren tasa marjinalaren erdia baino gutxiagoan geratzen den? Beraiek argitu beharreko kontraesan nabarmenak" azpimarratu du. "Oposizioak gizarte-politiken arloan erabilitako argudioek bertan behera egiten dute aurrekontu-proiektuak aurkezten dituen zifra errealen aurrean: 495 milioi (aurreko ekitaldian baino 37 milioi gehiago) eta biztanle bakoitzeko gastua 701 eurokoa da (aurreko ekitaldian baino 59 euro gehiago). Agerian geratu da beste behin EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak aurrekontuaren osoko zuzenketei eusten zieten argudio nagusiek ez dutela inolako zentzurik” nabarmendu du.

“Beste behin ere inpresioa ematen digu EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak, Foru Gobernuarekin eta Jaurlaritzarekin duten desadostasuna bistaratzeko interesa baino ez dutela, euren estrategia politiko alderdikoiak lehenetsiz gipuzkoarron interes orokorraren aurretik. Izan ere, EH Bildu eta Elkarrekin Gipuzkoaren jarrera ez da ideologikoa, estrategikoa baizik" jarraitu du bozeramaileak.

Azkenik, Maria Eugenia Arrizabalaga pozik agertu da Gipuzkoako Aurrekontuen Foru Arauak bere bidea egiten jarraitzen duelako, osoko zuzenketen eztabaida gainditu ondoren. “Gipuzkoak behar dituen aurrekontuak pertsona ahulenak babesteko, sustapen ekonomikoa bultzatzeko eta etorkizuneko gure ekonomiaren zutabeak sendotzeko, eta gizarte iraunkorrago baterako trantsizioarekin jarraitzeko" amaitu du.

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube