Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/12/07

Irungo EAJ-PNV Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko arduradunekin bildu da

EAJ-PNVk LGTBIQ+ eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak bezalako talde berriak Segurtasun eta Bizikidetza Planean kontuan hartzea proposatuko du
Irungo EAJ-PNV Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko arduradunekin bildu da

Joan den astean, Irungo EAJ-PNVko bozeramailea den Xabier Iridoy, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko arduradunekin bildu zen, gure hiriaren egoerari buruzko informazioa eta iritziak trukatzeko.

Besteak beste, Segurtasun eta Bizikidetza Planaren dokumentua aurkeztu eta entregatu zien, duela bi hilabete baino gehiago, alderdi politiko guztiek adostu eta sinatu genuena. Gure harridurarako, ezagutzen ez zuten dokumentua. Eta, gainera, Irungo ertzain-etxeko lanpostuen zerrendari buruz ere galdetu zien, non jakinarazi zitzaion plaza guztiak beteta daudela gaur egun.

Era berean, bileran Planaren zenbait gai aipatu ziren. Zehazki, biztanleria ahulari eta egoera zaurgarrietan daudenei arreta berezia ematea ezinbestekoa dela azpimarratu zen, hala nola adingabeei, emakumeei eta adinekoei. Baina aipatu zen, baita ere, planak kontuan ez dituen beste kolektibo batzuk ere gehitu behar direla sexu orientazioaren ikuspegitik edo dibertsitate funtzionalarenetik. Desgaitasun fisiko, sentsorial (bisuala, entzumenekoa) edo desgaitasun kognitiboak kontuan harturik. Beraz, ospatuko den Batzorde Iraunkorraren lehen bileran, EAJ-PNVtik kolektibo berri horiek Planean atxikitzea eta kontuan izatea proposatuko dugu.

Adostu zen bezala, Alkateak ahalik eta lasterren deitzea espero dugun Batzorde Iraunkorra, hiru hilean behin ospatu beharko dena. Hala, gure hirian gori-gori dauden segurtasun gaiak aztertzeko eta Irungo egungo egoera hobetzeko neurri jakinak proposatzeko eta hartzeko balioko duena.

Amaitzeko, EAJ-PNVtik poztasunez egiaztatu dugu Udal Gobernuak, herritarrek Aurrekontu Parte-Hartzaileen bitartez egindako eskaera kontuan hartu duela. 375.000 eurorekin, Segurtasuna eta Udaltzaingoaren trafikoa kudeatzeko eta kontrolatzeko sistemak hobetzeko eta eguneratzeko eskaera. Besteak beste, aurrekontu horri esker Irungo hainbat tokitan jarriko diren 19 bideo zaintzako kamera berri eskuratuko dira. Segurtasuna bezalako gai batean, arduraz eta premiaz jokatu behar dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube