Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk, Xabier Iridoyren aldeko apustua egin du, Irun modernizatzeko eta sustatzeko
Xabier Iridoy: "Erronka honi ilusio berrituekin aurre egiten diot, eta asko baloratzen dut nigan eta osatzen ari garen talde berrian jarritako konfiantza. Anbizio handiko proiektuak ditugu Irunerako, ongizate eta oparotasun ekonomiko handiagoa sortuko dutenak. EAJ-PNVn argi dugu beste Irun bat lortu daitekeela; modernoagoa eta garai berri baterako irekiagoa"Irungo EAJ-PNVk Xabier Iridoy Olaizola aurkeztu du alkategai datozen hauteskundeetarako, Irungo alderdikideek bere hautagaitza babestu eta berretsi ostean. Gertuko hautagaia, kudeaketan esperientzia duena, apala eta baikorra. Alderdia, Xabier buru duela, hiriaren etorkizunerako proiektu garrantzitsuekin aurkeztuko da udal hauteskundeetara. Eta horretarako, uste dugu EAJ-PNVren esperientzia, lan ona eta indarra, hiriaren etorkizuneko garapenerako giltzarri izango direla.
Orain dela 11 urte eta erdi, irungo herritar guztien interesen alde lan egiteko konpromisoa hartu zuen Xabierrek. Urteotan EAJ-PNVren bozeramaile gisa aritu da eta horietako ia 3 urte Hirigintza eta Etxebizitzako ordezkari bezala egin zituen Irungo Udaletxean. "Esperientzia aberasgarria eta ikaskuntzaz betea. Ohorea da Irunen alde lanean jarraitzeko aukera izatea, ekimenak aktiboki sustatuz eta gure hiria hobetuz. Beti Irundarren beharrei erantzuteko helburu bakarrarekin. Gainera, eskerrak eman nahi dizkiet denbora guzti honetan lagundu didaten pertsona guztiei".
Era berean, Aitor Olaizolak, Uri Buru Batzarreko presidenteak babes osoa eman dio hautagaiari eta Xabier, talde lanean sinesten duen pertsona bezala deskribatu du. "Entzuten dakien eta Irunerako onena nahi duen pertsona da. Irundarrek eguneroko bizitzan dituzten arazoak ondo ezagutzen dituena eta Irungo defendatzaile sutsua dena. Irun pasioz bizi duen herritarra da".
Irunek gehiago merezi du
Azken 20 urteotan, bizitzeko, lan egiteko, erosteko, ondo pasatzeko eta harremanak izateko modu berrietarantz eboluzionatu dela ikusi dugu. Gipuzkoak, aldaketa testuinguru honetan, aurrera egin du, baina, tamalez, Irun ez doa erritmo berean. Besteak beste, Irungo langabezia tasa Gipuzkoako batez bestekoa baino % 33 handiagoa da, lurraldeko altuenetakoa.
Aukera garrantzitsuak ikusten ditugu, alferrik galtzen ari direnak, eta hauek ondo landuta, lankidetzan; herritarrekin, tokiko eragileekin eta beste erakunde batzuekin, etorkizuneko erronkei aurre egiteko hobekuntzak eta irtenbideak lor genitzakeela argi dugu.
Irunen dinamismo gehiago behar dugu, hiri bizi eta erakargarri bat izan beharko litzake gurea. Jarduera ekonomiko, sozial eta kulturalen garapena bultzatzen dituena. Kale seguruagoak dituen Irun, bizikidetza eta kohesio soziala nagusitzen dituena. Halaber, Irunek berdegune eta aisialdi osasungarri gehiago merezi ditu; horregatik, Bidasoaren hiri ertz hori aprobetxatu behar dugula uste dugu. Irundarrei, ingurumena errespetatuz, gozamena eskaini eta bermatu behar diegu. Ezin gara konformatu Adifek Irunen egin nahi duenarekin. Indarrez eta anbizioz lan egin behar dugu, gure hiria bitan banatzen duen trenbide arrakala behingoz ezabatzeko eta, horrela, bi aldeak lotzeko.
Irunek, beste erakunde eta udalerri mugakideekin lankidetza handiagoa merezi du, bere ingurune hurbilean lan aukera gehiago sortzeko. Ildo horretan, EAJ-PNVk baliabide eta akordio garrantzitsuak lortu ditu Madrilen eta Eusko Jaurlaritzan, esaterako, Via Irun 2030en inbertsiorako. Baina kezkaz ikusten dugu Udalak hura gauzatzeko duen ezintasuna edo blokeoa. Jarrera horrek ez dio mesederik egiten Iruni, eta aldatu beharra dago. Beste Irun bat lortu daiteke, eta horretan jarriko dugu gure ahalegin guztia.
"Ezagutzen duguna onartu eta horrekin soilik konformatu gintezke, baina etorkizunari anbizioz begiratzekoa naiz ni. Irun hiri berritzailea izatea gustatuko litzaidake, herritarren ongizatea lehenesten duena eta pertsonen beharrei egoki erantzungo diena. Barneratzailea, mundura irekia, arduratsua, iraunkorra eta euskara eta honen sustrai kulturalak zaintzen dituena".
Uste dut Irun hobe bat lortu daitekeela. Horregatik, nire hitza ematen dut, orain arte bezala, entzute nekaezina, talde lana eta emandako hitzarekiko errespetua jarduera ardatz izanez, momentu oro irundarren beharrak eta lehentasunak erdigunean jarriko ditudala.
Esperientzia eta uste sendoa
Xabier Iridoy irundarra da, ezkondua eta seme eta alaba biren aita. Irunen jaio zen, Larreaundi auzoan. Auzo honetan eman du bere bizitzaren alor handiena. Txingudi Ikastolan ikasketak egin ondoren, UPV/EHUn Informatika ikastea erabaki zuen. Ikasketak amaitu bezain laster, irakasle gisa hasi zen Irungo La Sallen. Baina pertsona ekintzaile eta erabakitzaile denez, bere irakasle ibilbidean, bidaia berri bati ekitea erabaki zuen. Bazkide batekin batera, bere pasioetako bi lotzen zituen bideari ekin zion. Informatikarekin eta Hezkuntzarekin lotutako enpresa bat (Ikassoft) sortu zuen. Bost urteko bidaia. Aurrerago, 1996an, arautu gabeko prestakuntzako arduradun eta ikasleek enpresetan praktikak egiteko arduradun izendatu zuten. Zeregin horrek esperientzia handia eman zion enpresen sektorean, bai eta pertsonekiko giza harremanetan ere. Halaber, irakasle lanetan urteak eman ondoren, 2003. urtean Irungo La Salleko zuzendari izendatu zuten. Erantzukizun horiek guztiek, kudeaketan esperientzia metatzen laguntzeaz gain, pertsona gisa hazten lagundu diote, baita saiatua eta segurua izaten. Horregatik aurkezten da hauteskunde hauetara, Irun hobe bat bultzatu eta garatzeko. Irunen sinesten duelako, irundarrek hori merezi dutelako eta ziur dagoelako lortu daitekeela.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31