Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Debagoienako EAJ-PNVk gogor salatu du EH Bilduk komisario politiko bat izendatzeko duen asmoa mankomunitateko kudeatzaile kargurako
Debagoienako EAJ-PNVko alkate eta zinegotziek gogor salatu dute EH Bilduk bere “konfiantza osoko” langile bat Mankomunitateko Zerbitzu Orokorretako Teknikari izendatzeko asmoa duela eta izendapena zuzenean egitekotan dela, beste inori aukerarik eman gabe.Duen gehiengoa baliatuz (Bergarako, Oñatiko, Elgetako eta Antzuolako EH Bildu) eta giza baliabideak arrazionalizatzeko aitzakiaz, EH Bilduk behin eta berriz azaldu du Ander Elortondo, kontu-hartzaile funtziotan diharduen teknikaria, sortu nahi duten Zerbitzu Orokorretako Teknikari lanpostu berrirako izendatzeko asmoa.
Lanpostu berri horrek Mankomunitateko giza baliabideen kudeaketan ardurak izateaz gain, egungo hiru zerbitzuetako goi-koordinazioa eramango luke, hau da, Ingurumenekoa, Zerbitzu Orokorretakoa eta Garapen Agentziakoa. De facto, aurrerantzean erakundearen nondik norakoa zuzenduko lukeen gerentzia izendatu nahi dute, behin betiko izaeraz eta ikuspegi politiko jakin baten araberakoa.
Bailarako EAJ-PNVren ordezkarien iritziz, aukeraketa nahierara egitea larria izanik, are larriagoa da betidanik EH Bilduren ordezkari-taldearen zeregin politikoa bideratu duen pertsona izendatzea postu horretarako eta, gainera, bere jatorrizko lanpostuari dagokiona baino soldata handiagoarekin.
Ander Elortondo finantza teknikariaren postua bereganatu zuen eta, orain arte, Mankomunitateko kontu-hartzaile izan da. Ezin dugu ahaztu Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko kontu-hartzaile egon zen tartea, Bilduk izendatuta, noiz eta 52 milioi euroko zuloa eragin zen abian ziren proiektuak alferrik galdu izanaren ondorioz. EAJren herri ordezkarien iritziz, Elortondok orain arteko funtzioetan jarraitu behar du, izan ere eginkizun horretarako eskakizunak gainditu zituen eta ez Zerbitzu Orokorretako Teknikari izateko.
Bestalde agerikoa da dagoeneko Mankomunitateko langileen artean honek guztiak sortu duen egonezina eta giro nahasia: batetik, langileek idatzi bat aurkeztu dute beraien kezka adieraziz beraien funtzioetan izango duen eraginagatik eta, bestetik, elkarren arteko tratu txar eta jazarpen salaketak ere izan dira. Langileen gatazkei ez zaie mankomunitateko lehendakariaren aldetik inongo konponbiderik eman gatazka eztanda egin arte,
Beraz, Debagoienako Eusko Alderdi Jeltzalearen ustetan:
- Maite Anton eta Garazi Larrea Oñati eta Antzuolako EH Bilduko zinegotzien gidaritza pean dagoen Gobernuak behingoz nagusikeriaz jokatzeari utzi behar dio Mankomunitatean
- Ez da zilegi ‘komisario politiko’ bat nahierara izendatzea etorkizunerako ikusmolde politiko jakin bat inposatzeko
- Ez dago Zerbitzu Orokorretako Teknikari baten beharrik eta ez dago justifikatuta postu horrek herriei ekarriko dien gainkostua.
- Mankomunitateko gainerako langileei begirunea zor zaie, babes guztia EAJko Debagoienako herri ordezkarien aldetik.
Bukatzeko, EAJ-PNVren herri ordezkariek nabarmendu dute gertatzen ari denak agerian uzten du EH Bilduren “eredua” zein den, autoritarismoa eta inefizientzia, legealdi honetan argi geratu den bezala.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31