Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2022rako adostutako proiektuak ez dira aurrera atera eta beraz, EH Bilduk ez du bere hitza bete
2022ko aurrekontuak landu zirenean, EAJ-PNVk hainbat puntu aurkeztu zituen, Bergararentzat beharrezkoak diren proiektuak. Horiek berehala exekutatzea eta 2023ko udal aurrekontuetarako lanketa espazioak zabaltzea eskatu du alderdi jeltzaleak.Legealdia amaitzear dagoen honetan, Bergarako Udalak erakutsi duen kudeaketa ezarekin eta proiektuak aurrera eramateko gaitasun faltarekin kezkatuta, EAJ-PNVk prentsaurrekoa eman du gaur goizean. Maite Agirre bozeramaileak azaldu duen moduan, “urte garai honetan, azken hilabeteetan murgilduta, ohikoa izaten da Udal aurrekontuen lanketa; 2023rako proiektuak definitzeko momentua izaten da… Bergaran, ordea, 20223ko proiektuen negoziaketarekin hasiko gara, EH Bilduren Gobernuak 2022rako adostutakoa martxan jarri edo gauzatu gabe”.
Hori horrela, Agirrek gogorarazi du lanean jarraitzen dutela, aurreneko egunean bezalaxe: “batetik, 2022ko aurrekontuen exekuzioaren balorazioa egin nahi dugu; eta bestetik, 2023ko ekarpenak aurkeztu nahi ditugu”
13 konpromiso, 2022an
2022 urteari helduz, Agirrek gogora ekarri du 2022an EAJ-PNVk eta EH Bilduk sinatu zuten hitzarmena: “jeltzaleok proposatutako 13 proiektu aurrera eramateko konpromisu adostu zuten. Gaur, 2022ko azaroaren 15ean, proiektu horien egoera zein den azaldu nahi dugu”.
- Jaiotza tasa igotzeko azterketa egitea. Ez da egin eta ez da egingo Eusko Jaurlaritzak atera duen berriaren ondoren
- Hileta zibilak egin ahal izateko espazio propioa izatea Bergaran, eta gerakinetik 80.000 euro bideratzea lekua aukeratu eta egokitzapen lanak egiteko. Ez da egin
- Jolas toki estali berri bat egiteko lanketarako talde bat sortu, eta horretarako 100.000 euro bideratu. Ez da lanketarako talderik sortu
- 4. Haur eta gazteek jasandako sexu abusuen inguruko ekimenak martxan jarri eta horretarako 7. 000euro bideratu. Udal Gobernuak azaldu du ez dela bere eskumena eta ez da egin
- Hirugarren adinera bideratutako etxez-etxeko zerbitzuari gaueko zerbitzura gehitzeko aukera aztertu. Azterketa egoki ikusiz gero proba pilotua martxan jartzea, ondoren 2023an zerbitzua bera martxan jartzeko helburuarekin. Ez da egin
- Kartera mapa garatzeko baliabideak doitzea. Udal Gobernuak ez du gaiaren inguruko informaziorik eman.
- Boluko lubizia. Martxan da
- Martoko aldeko urbanizazioaren inguruko lanketa: proiektuaren idazketa 2022ko lehen sei-hilekoan bideratzeko konpromisua hartu zuen Udalak. Ez da egin
- Simon Arrietaren berrurbanizazioa lantzeko konpromisua, irisgarritasuna eta eraikinen isolamendua bermatzea; proiektua idaztea. Ez da egin
- 10. Elorregi auzoan komunak ipintzeko konpromisua. Gerakinetatik 50.000euro. Ez da diru izendapenik egin
- Zabala etxeko fatxada jartzeko azterketa egitea. Ez da egin
- Udalean eta udalerrian subiranotasun energetikoa bidean jartzea. EHUNDUren bitartez Udala ari da komunitatea sortzen, baina Udal eraikinetan ez da ezer gauzatu.
- COVID 19ak eragindako baldintza ekonomiko eta sozial zailei erantzuteko 40.000euro bideratzea. Ez da inolako dirulaguntza programarik atera.
Hamahiru puntuen egoera azalduta, jeltzaleek azpimarratu dute hainbat proposamen egin badira ere, momentuz behintzat ez dela lanketarik egin, ezta aurrerapausorik eman ia gai gehienetan.
Beste hainbat proposamen
Horiez gain, bestelako proposamenak ere egin dituztela azaldu du Agirrek: “esaterako, Arrizuriagan Udal Gobernuak kokatu nahi duen Emakumearen txokoan, Kattalinek ere toki bat izan dezan eskatu dugu. Izan ere, elkarteak urteak daramatza bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako bergararren alde lanean eta jeltzaleek eta baita elkarteak ere egoki ikusiko lukete beraien egoitza Arrizuriagan kokatzea. Oraindik definitzeke dagoenez, kokaleku berri honek taldeari egokitutako espazioa sortzea ahalbideratuko luke eta, bide batez, emakumeok bertan espazio bat izango genuke. Gainera, gaixotasuna bera ikusarazteko ere balioko luke”.
Beste hainbat proiekturen artean, Simon Arrietako berrurbanizazioari ekitea edota Arin eguneko zentroa gauzatzea, azkenean martxan jarri dena, eskatu dutela behin eta berriz azaldu du EAJ-PNVK. Era berean, herribusean garraio deskontua ezartzea, edota EKIOLAn sartzeko proposamena mahai gaineratu dituztela azaldu du Agirrek, “nahiz eta hauek ere ez diren aintzat hartu”.
“EH Bilduk ez du elkarlanerako espaziorik uzten”
Egoera honen aurrean, jeltzaleek azpimarratu dute bilerak eta informazioa eskatzen jarraituko dutela: “zailtasunak zailtasun, gure erabaki bakoitzaren erdigunean bergararrak daude, gure herriari zor diogu eta lanean jarraituko dugu”. Bozeramaileak azaldu du EH Bilduren kudeaketa ereduak ez duela batere errazten oposizioaren lan jarduna: “izan ere, inposaketatik haratago ez dute ulertzen. Eta horren adibide da Ordenantza Fiskalekin gertatutakoa. EH Bilduk igoera nahi zuen, eta hainbat bilera egin arren, ez zuen hausnarketarako edo negoziaziorako inongo pausurik eman, nahiz eta datozen garaiak zailak izan”. Hala, alderdi jeltzaleak dio Udalbatza osatzen duten alderdien parte hartzea mugatua dela: “EH Bilduk ez du elkarlanerako espaziorik ireki eta aukera eman duen gutxietan ez du adostutakoa bete”.
2023ko aurrekontuak
Azkenik, alderdi jeltzaleak prentsaurrekoan azaldu duenez, 2023ko Udal Aurrekontuei begira, elkarlanerako gune bat irekitzea eskatzen diote EH Bilduren udal gobernuari: “2023ko aurrekontuen proposamena ezagutu berri dugu. Hilabete baino gutxiago falta da bozketarako, abenduaren 19ko Ohiko Osoko Bilkuran egingo baita “19 egun eman dizkigute 2023ko aurrekontuen lanketarako”. EAJ-PNV taldeak espero du EH Bilduk elkarrekin lan egiteko benetako borondatea erakustea eta horretarako espazioak erraztea, orain arte egin ez duen moduan. Aurrekontu hauek legegintzaldiaren amaiera ekarriko dute, eta Bergarak ezin du geldirik jarraitu, aurrera egin behar du”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31