Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Korrokoitz, esan zena izango da
Korrokoitzen egindako lanek fruitua eman dutelako eta horri esker Irungo Alde Zaharraren hobetzean aurrera pausoak emango direlako pozten da EAJ-PNVLau urte dira Korrokoitzeko eremua berpiztu zela. Urte gehiegi zeramatzan ahaztuta, eta EAJ-PNVtik zalantzarik gabe bultzatu genuen gobernura iritsi ginenean. Baina, Jabetza ordezkatzen zuten arkitektoen eta udal teknikarien arteko akordio bati esker, ostiral honetan Osoko Bilkurara eramango da Korrokoitzeko eremuaren behin betiko onarpena.
Funtsezko akordioa. Pertsona irundarren onura kontuan zuena. Jada 2017an landu zen eta orain Osoko Bilkurara eramango den antolamendua jasotzen duena. Hori baitzen Korrokoitzek hainbeste denbora geldirik eramatearen arrazoietako bat. Udala, urte askoren joan etorrian, ez zen gai izan Urdanibia Plazako inguru horretako hirigintza proiektua bideragarri egingo zuen antolamendu planteamendurik egiteko. Hala ba, 2020an esan genuen bezala, pozten gara, gure taldeak, EAJ-PNVk, Alde Zaharra garatzeko apustu argia egin ondoren, hain beharrezkoa den gune honetan urrats sendoak eman direlako. Uste baino geldiago joan da prozesu guztia, baina iritsi da.
Korrokoitzek ostiralean aurrera egingo du, 2017. urtearen amaieran lortutako akordio teknikoaren ondoren. Udalean izapidetzen has zedin, Jabetzak beharrezko memoria aurkeztu zezan, erabakigarria izan zen akordioa. Prozesu horri esker, datorren ostiralean behin betiko onartu ahal izango da proiektua. Era berean, interesgarria iruditzen zaigu prozesu luze honetan zehar aurkeztutako antolamendu dokumentuak aztertzea. Alde batetik, 2008koa Korrokoitz blokeatuta zegoenekoa, bestetik, 2018koa gobernuan sartu ginenean aurkeztutakoa, duela 4 urte baino gehiago, eta, azkenik, oraingoa. Azken bi hauek alderatuz gero, ikusi eta egiaztatu daiteke bere garaian landutakoa eta egun udalbatzara eramango dena berdinak direla. Lan eraginkor baten emaitza.
Gure zeregina beti izango da Irun erantzukizunetik eta eraginkortasunetik garatzea. Badakigu hori egiten eta hainbat proiekturekin frogatu dugu; Korrokoitz, Plaiaundiko Kirol Instalazioen lekualdaketa, bidegorria Plaiaunditik, Irun Hendaiarekin eta Hondarribiarekin lotzeko. Gure taldearentzako, politika hitz egitea, negoziatzea eta akordioak lortzea da.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31