Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Euskal mendizaletasunaren museoa hartuko du Larramendi auzoko Arkaute txaletak
Aipatu proiektuak Tolosako Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoen babesa eta konpromisoa jaso ditu eta hori horrela, eraikina egokitzeko behar diren obrak egiteko baliabideak jarriko ditu Udalak.Tolosako Larramendi auzoan kokatuta dagoen eta Udalaren jabetzako den Arkaute eraikina Euskal Mendizaletasunaren Museoa bilakatuko da laster.
Horrela jakinarazi dute gaur goizean egindako prentsaurrekoan Tolosako alkateak, Olatz Peonek, EMMOA Fundazioko presidenteak, Txomin Uriartek, Euskal Mendizale Federazioko lehendakariak, Zigor Egiak eta Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeko lehendakariak, Martín Montañesek. Prentsaurrekoan parte hartu dute, halaber, Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariek, aipatu proiektu honek, Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien babesa eta konpromisoa baitu.
EMMOA Fundazioak, museoan ikusgai jarriko diren interes historikoko pieza eta dokumentu gehienen jabeak, Euskadiko eta Nafarroako Mendi Federazioekin batera denbora zeramaten museo egonkor bat kokatzeko leku bila eta Tolosarekiko interesa adierazi zioten Udalari. Udak begi honez ikusi zuen museoa Tolosan kokatzearen ideia.
Horren harira, Tolosako alkateak, Olatz Peonek eskerrak eman dizkie Tolosa aukeratu izanagatik eta adierazi du Tolosa, mendizaletasunari oso lotua dagoen herria dela. “Mendiari lotutako hainbat ekimen antolatzen dira urtean zehar, arrakasta izugarria dutenak gainera, horregatik uste dugu proiektu oso interesgarria eta egokia dela herriarentzat zein herritarrentzat eta ziur gaude tolosarrek asko estimatuko dutela”, adierazi du.
Arkaute museo bilakatzeko prozesua dagoeneko martxan
Gaur goizean egindako agerraldiarekin hasiera eman zaio Euskal Mendizaletasunaren museoa Larramendi auzoan dagoen Arkaute txaletan ezartzeko prozesuari. Udalak berriki eraikineko teilatua berritu du.
EMMOAk dagoeneko museo-proiektua garatu du eta Euskal Federazioak obra-proiektua egiteko konpromisoa hartu du bere gain. Horrela, Tolosako Udalak eraikina egokitzeko obrak egiteko baliabideak jarriko ditu, eta 2023ko aurrekontu proiektuan jada aurreikusi da diru partida horretarako.
Asmoa da, 2024. urterako museoak ateak zabaltzea. Bat eginez Euskal Federazioaren 100. urteurrenarekin eta XIV. orduko mendi ibilaldiaren ospakizunarekin.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31