Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
BIZIKIDETZARAKO MEMORIA, GUZTION MEMORIA - MEMORIA GUZTIAK
Azaroak 10, Memoria EgunaUrteak daramatzagu Euskal Erakundeok bizikidetza eta memoriaren alde lanean. Izan ere, egoera txarrenetan ere, EAJ PNV osatzen dugun kideon helburua izan da bizikidetza demokratikoa eta giza eskubideen eta bakearen defentsan oinarritutako gizartea eraikitzea.
Jeltzaleok argi dugu gure herria bizikidetzan oinarrituta eraikitzen jarraitu ahal izateko, aurrera egiteko, iragana ezagutu eta bakearen alde lan egin behar dela. Alegia, iraganera begiratu beharra dugu, iragana baita gure orainaren zatia; eta era berean, orain egindakoak eta erabakitakoak izango dira gure etorkizuneko ikaskuntza.
EAJ-PNVko kideok horretan dihardugu lanean: ikuspegi etiko baten alde lan egiten jarraitzen dugu; giza duintasunean, errespetuan, giza eskubideen defentsan eta indarkeria guztien deslegitimizazioan oinarritutako Bergara baten alde. Izan ere, edozein kausa politiko, edozein estatu-arrazoi ez dago pertsonen duintasunaren gainetik.
Hori guztia dela eta, azaroaren 10a aprobetxatu nahi dugu, berriz ere, eta EH BILDUri eskatzeko gure herrian “azaltzen” diren mezu iraingarriak ezabatzeko eta gaitzesteko erabakia eta konpromisua har dezan. Izan ere, demokrazian, bizikidetza eta normaltasun politikoa lortzea helburu dugunokin ez datoz bat, ez dira onargarriak. Laburbiduz, jeltzaleon ustez, mota honetako jokabideek ez dute lekurik gaur egungo gizartean, are gehiago, bidea oztopatu besterik ez dute egiten. Horregatik, bizikidetzaren ibilbidean pausuak eman ditzan eta konpromisu errealak har ditzan eskatzen diogu EH BILDUren udal gobernuari.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31