Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk kiroldegi berritzaile bat proposatu du San Migelen
Irundar guztien egunerokotasunerako instalazio moderno eta osatuakIrungo Udalak kontratatutako enpresa espezializatu batek egin berri duen ikerketaren arabera, gure hiriko kirol instalazioetan nolabaiteko defizita dago. Hain zuzen ere, azterlanak dio, "Irunen dauden kirol espazioak aztertu ondoren, biztanle kopuruarekiko ratioak handiak direla. Eta horrek eskaintzen diren metroak, bai lehorrean eta baita uretan ere, ez direla nahikoak erakusten du". Ohartarazi dutenez, "abonatutako pertsona berriak erakarri nahi izanez gero, saturazioa bermatuta egongo litzateke". Halaber, egiaztatu da hiriaren hegoaldean eta mendebaldean gabezia handia dagoela kiroldegiei dagokienez.
Azterlanaren ondorio horiek abiapuntu, eta gure hiriko kirol klubekin izandako elkarrizketak kontuan harturik ere, EAJ-PNVk kiroldegi berritzaile berri bat proposatzen du San Migel auzoan.. Instalazio estalia, bi igerilekurekin eta udararako solariuma duena, fitness gela, pista balioaniztun eta kafetegi gune batekin. Espazio freskoa eta aisialdi osasungarria sustatzen duena. Energia kontsumo txikikoa eta jasangarritasun irizpide aurreratuenak dituena. Instalazio honek kontzeptu berriak bilduko lituzke, hala nola teknologia eta kirola, osasuna eta kirola, eta Irungo herritar guztientzat eskuragarria izango litzateke. Era berean, proposatzen dugu kiroldegi honek auzoaren elementu integratzaile gisa balio izatea.
Denbora daramagu Irungo ezaugarriak eta beharrak aztertzen, bai eta proposamen serio eta zorrotz hori lantzen ere, Irunek gure hiriko biztanle kopuruari zerbitzu egokiak eta eremuka hobeto eskainitakoak eskain diezazkion.
Aukera eztabaidaezin eta paregabe baten aurrean gaude. Esparru hau kirol ekipamenduz hornitzeko unea da, horrela gaur egun dagoen eta epe ertainean areagotuko den premia bati erantzuteko. Ekimen horrek, gainera, kirola egiten dutenen kopurua handitzen lagunduko luke, Irungo herritarren bizi kalitatea sistematikoki hobetuz.
Gainera, Anaka eta San Migel auzoetan jende asko bizi da; gaur egun, 14.000 pertsona baino gehiagoko biztanleria biltzen dute, Irungo herritar guztien %22 inguru. Baina aurreikusten den ehunekoa %26ra igoko da planteatuta dauden 1.200 etxebizitza berrien eraikuntzarekin.
Irunen beti izan dugu kirol kalitate garrantzitsu bat. Nazioarteko, nazioko edo tokiko garaipen handiak ospatu ditugu. Gure kirolariak munduko lehiaketarik garrantzitsuenetan lehiatzen ikusi ditugu, eta harro sentitu gara. Baina hiri bateko kirola, kirol federatua eta goi-mailako lehiaketakoa baino gehiago ere bada. Udaleko kirol politikan badira kontuan hartu beharreko beste alderdi batzuk. Beren egunerokoan kirola egiten duten pertsona horiek guztiek ere onena merezi dute, instalazio egoki, osatu, berritzaile eta modernoez gozatu ahal izateko aukera. Eta hori da gure proposamenaren helburua.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31