Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/11/07

Udazkenarekin batera euriteak iritsi dira eta Simon Arrietako plazaren irisgarritasunak bermatu gabe jarraitzen du

2022ko aurrekontuetan EAJ-PNVk Simon Arrietaren berrurbanizazioaren lanketa hastea proposatu zuen eta hala jaso zen EH Bildurekin adostutako akordioan, baina tamalez hau ere mahai gainean geratu da.
Udazkenarekin batera euriteak iritsi dira eta Simon Arrietako plazaren irisgarritasunak bermatu gabe jarraitzen du

2022ko aurrekontuetarako EH BILDUren udal gobernuak, EAJ-PNVrekin sinatutako akordioan, Simon Arrieta plaza berrubanizatzeko proposamena lantzeko konpromisua hartu zuen, baina urtea amaitzear dago eta ez da proposamena lantzen hasi.

Plazak behar duen berrurbanizazioa agerikoa da, eta horrela salatu zuten jeltzaleek ekainean: “aste hartan egindako euriteen ondorioz izugarrizko putzuak sortu ziren, eta hurrengo egunetan oraindik urak ezin bideratu jarraitzen zuen. Arazo honek gainera, kolokan jartzen du plazaren beraren irisgarritasuna; izan ere, putzua arranparen hasieran sortzen da, aulkidunen eta kotxetxoen ibilibidea oztopatuz. Hau da, arranpa erabiltzaileek derrigor putzuaren gainetik pasatu beharra dute plazara jaisteko edota bertatik irteteko; bestela, aukera bakarra buelta osoa ematea da, plazaren atzealdetik”. Talde jeltzaleak gogorarazi du Simon Arrieta plaza herritarren topaleku nagusienetako bat dela.


Hala, Bergarako EAJ-PNVren ustez onartezina da plazaren egoeraren aurrean EH BILDUren udal gobernuak duen jarrera eta eraginkortasun falta: “ez dute inongo lanketarik martxan ipini, udazkena aurrera doa, eta beste urtebetez, euriteak eta negua iritsiko dira plazaren irisgarritasuna bermatu gabe. Hala, arranparen erabiltzaileek bi aukera izango dituzte soilik: putzuaren gainetik pasa edo plazari buelta osoa eman”. Jeltzaleek salatu dute urte osoa pasatu dela eta lanketa egiteko  nahikoa denbora izan dela: “irtenbideak aurkitzeko denbora egon da, baina berriz ere euriak iritsi dira eta bergararrek ez dute Simon Arrieta plazako irisgarritasuna bermatua izango”.

2022ko ekainean honen inguruan plazaratu zen notizia: https://www.gipuzko.eus/eu/berriak/53400/bergarako-eaj-pnv-udal-taldeak-simon-arrietako-pla

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube