Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/11/03

Andoni Amonarraiz Gómez izango da EAJ-PNVren Hernaniko alkategaia datozen hauteskundeetarako

Herri batzarrak aho batez aukeratu du alderdi jeltzalearen egungo bozeramailearen hautagaitza.
Andoni Amonarraiz Gómez izango da  EAJ-PNVren Hernaniko alkategaia datozen hauteskundeetarako

Andoni Amonarraiz Gomez aho batez aukeratu du, berriz ere, EAJ-PNVren Hernaniko herri batzarrak 2023ko udal hauteskundeetan EAJ-PNVren zerrendaburu izateko. Batzar horretan, Hernaniko Herri Batzarrak esker oneko hitzak izan zituen egungo zinegotzientzat, bereziki azken legegintzaldi honetan egindako lana azpimarratuz, inoiz baino gehiago eta edozein ideal politikoren gainetik, herritarren ongizatea izan baita hartutako erabaki bakoitzaren arrazoia.

Hernanin jaioa, hasiera batean elektronika industriala ikasi zuen, eta ofizio horrek Ibizara eraman zuen urtebetez. Ondoren, ostalaritza eta turismoa ikasi zituen, eta sektore horretan egin du bere ibilbide profesionala. Estudioko urteak pub baten garbiketa lanarekin uztartu zituen. Ikasketak amaitu ondoren, ostalaritzako hainbat adar ukitu zituen: sukaldaria eta, ondoren, jatetxe eta sagardotegiko jabea; sukaldaritza kolektiboan, sektoreko enpresa baten arduraduna izan zen Gipuzkoan eta Nafarroako eremu batean; ondoren, jatetxe eta kafetegien kate bat zuzendu zuen; eta, azkenik, produktuaren arduradun lanak egin zituen.

EAJ-PNVko afiliatu egin zen 1992an, Hernaniko Udaleko zinegotzia da 2003tik, eta alderdiko bozeramailea 2007tik. 2003-2007 legegintzaldian, Udal Gobernuko kide izan zen. Bertan, Zerbitzu Publikoetako zinegotzi, Ongizate Batzordeko lehendakari eta Hernaniko ordezkari izan zen Añarbe eta San Markoseko mankomunitateetan. Halaber, 2003tik 2011ra Hernaniko Industrialdea elkarteko kidea izan zen. Izan ere, 20 urteko esperientzia honek erakundearen funtzionamenduaren eta hernaniarren beharren ezagutza zabala eman dio.

Proiektuak aurrera eramateko ilusioa eta kudeaketa gaitasuna

Amonarraizek ez du ilusiorik falta, eta 2003an zuen indar eta gogoa bera duela adierazi du. Bere alderdikideek zerrendaburu izateko eta erronka berri honi aurre egiteko jarritako konfiantza eskertu du. Azken legegintzaldi hauetan Hernani geldirik egon bada ere, hernaniarrik atzean utziko ez duen herriaren alde lan egingo duela bermatu du, hauen ideologia edozein delarik ere. EAJ-PNVk Hernanirako estrategikotzat jotzen dituen proiektuak gauzatuko ditu, hernaniar guztien beharrak asetzera eta haien bizi-kalitatea hobetzera bideratuta daudenak, hala nola: Portu eta Elizatxoko bizilagunen eta Etxeberriko bizilagunen bizitza erraztuko duten igogailuak martxan jartzea; hernaniar eta bisitarientzako aparkaleku berriak eraikitzea, hala nola Urumea Ikastola/Milagrosa zaharrekoa eta honen gainean joango den plaza; Gudarien plaza behingoz konpontzea; Hirigintza saila martxan jartzea, Hernanik enpresentzat erakargarritasuna galtzen jarrai ez dezan eta hernaniarrak egiten dituzten eskaeren aurrean bizi duten etsipena alda dadin; Hernaniren etorkizunerako eta gure gazteen enplegurako hain beharrezkoak diren Orona/Galarreta eta Estubegi eremuen aktibatzea; Floridako bidea trenbideen azpitik egitea; AMRren eremu zaharra aktibatzea, 2011tik 308 etxebizitza babestu eraiki ahal baitira bertan; hernaniar adinekoei beren bizi-kalitatea hobetuko duten etxebizitza duinak eta irisgarriak izatea ahalbidetzea; eta abar.

“Eskerrik asko konfiantzagatik. Asko dago egiteko, eta prest nago, horretarako beharrezkoak diren esperientzia eta ekipoa daukat alboan!

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube