Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/11/03

EH Bilduren Udal Gobernu Taldeak erakutsi du bereak ez diren proiektuak bereganatzeko duen beharra, ARIN Eguneko Udal Arreta Zerbitzua esaterako

EAJ PNVk azaldu du, Arin, laster martxan izango den Eguneko Udal Arreta Zerbitzua 2020an proposatu zuela bere alderdiak: “ARINi esker, hirugarren adineko bergararrek zerbitzu zabalagoa izango dute”.

2022an hirugarren adinera bideratutako etxez-etxeko gaueko zerbitzua zabaltzeko aukera aztertzeko konpromisoa hartu zuen EH Bilduk, urte amaitzear dago eta honek ere mahai gainean jarraitzen du.
EH Bilduren Udal Gobernu Taldeak erakutsi du bereak ez diren proiektuak bereganatzeko duen beharra,  ARIN Eguneko Udal Arreta Zerbitzua esaterako

2019-2023 legealdia amaitzear den honetan, Bergarako EAJ-PNVk mahai gainean jarri du Udal Gobernu Taldeak ia lau urte hauetan erakutsitako proiektu eta kudeaketa falta. Bide horretan, gogora ekarri du EH Bilduk Udal aldizkariren bitartez luzatutako gonbidapena: “lanean hasteko gonbita jaso genuen. Beraiek hasi ote dira lanean? Proiektu berririk proposatu edo garatu ote dute amaitzear dagoen legealdi honetan? Alkatearen azken bideoak ikusita, ez dakigu lanean ari ote diren, baina hauteskunde kanpainarekin hasiak direla agerian geratu da, urduri daude!”

“Proiektu gehienak aurreko legealditik datoz”

Hala, alderdi jeltzaleak gogora ekarri nahi izan du, egun martxan dauden proiektu gehienak aurreko legealdian hasitakoak direla: “Zubitxa-Matserrak edota futbol zelaia dira horietako bi. Baita ere, amaituta dagoen Labegaraietako kiroldegi berria. Azpimarratu nahi dugu EAJ-PNVtik orduan egin genuen lanari esker iritsi garela puntu honetara. EH Bilduren Udal Gobernuak zailtasunak ditu kudeaketarako, eta proiektu hauekin ikusi da berak proposatu ez dituen proiektuak bereganatzeko beharra duela. Horretan bai, aditu! Horietako beste adibide bat da ARIN Eguneko Udal Arreta Zerbitzua”.

EAJ-PNV udal taldeak 2020ko abenduan eskatu zuen proiektua publikoki martxan jartzea, lanketarako mahaia sortzea eta 2021eko aurrekontuetan txertatzea: “konpromisua hartu zuten, baina beste behin, hitzak haizeak eraman zituen. Azkenean, 2022ko aurrekontuetan, idaztiz jaso behar izan genuen zerbitzua martxan jartzeko konpromisua. Eta, badirudi, ia 3 urteren ostean, pausuak emango direla”.

Zentroa, kalte arinak dituzten bergararrentzat

Hala, pasaden apirilean eman zitzaion ARIN Eguneko Udal Arreta Zerbitzuari hasierako onarpena, ohiko Osoko Bilkuran: “Azkenean! Boni Laskurainen, itxita dagoen lokalean, kokatuko da zerbitzua eta kalte arinak dituzten bergararrentzat izango da. Hau da, 3. adineko bergararrentzat zerbitzu gehigarri bat eskainiko du zentroak: batetik, beraien garapenerako laguntza jasoko dute bertan, eta bestetik, horien familiek zaintzarako laguntza gehigarri bat izango dute. Berri ona, benetan!”

Aurrekoari jarraikiz, EAJ-PNVk gogorarazi du EH Bilduren Udal Gobernuak beste behin konpromisoa hartu zuela 2022an  hirugarren adinera bideratutako etxez-etxeko gaueko zerbitzua zabaltzeko aukera aztertzeko: “helburu zuten 2023an garatu ahal izatea, baina beste behin, kudeaketa falta agerian geratu da. Ez dute inongo aurrerapausorik eman eta legealdia amaituko zaie lanean hasterako”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube