Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNV, Irun erdialderako, anbulatorio handi berri batean ari da lanean
Talde jeltzaleak adituekin landutako proposamena aurkeztuko dio Sagardui sailburuari datozen asteetan izango duten bileranIrungo EAJ-PNVk Irungo herritarrentzako osasun laguntza eta azpiegiturak hobetzeko konpromisoarekin jarraitzen dugu, horrela, Gipuzkoan eta Euskadin erreferente izateko. Hilabeteetan zehar eta modu diskretuan, Xabier Iridoy profesional eta adituekin bildu da gure hiriko zerbitzuen eta osasun arretaren beharrak eta hobekuntzak aztertzeko. Halaber, prestigio handiko pertsonen irizpideez gain, irundar askoren iritzia entzun eta txertatu dugu, haien ustez funtsezkoa baita Irunen osasun zerbitzurik onena ziurtatzea. Azken hamarkadetako zerbitzuaren datuen azterketa sakona ere funtsezkoa izan da. EAJ-PNVn argi daukagu: osasun zerbitzu on bat gaur egungo bizi kalitatearen sinonimoa da, eta, zalantzarik gabe, hala izango da etorkizunean ere.
Denbora honetan, hainbat faktore aztertu ditugu, hala nola Irungo etorkizun demografikoa, zahartzea, beharrak eta mugikortasuna. Horrez gain, Gipuzkoako anbulatorio berri eta erreferenteen informazioa ere jaso dugu: Zarautz, Amara Berri, Larzabal eta Gros, gaur egun Irunen ditugun zerbitzuak baino gehiago dituztenak.
Azterketa hori egin ondoren, ondorioztatu dugu Irunerako aukerarik onena dela gaur egungoak baino anbulatorio handiagoa izatea, hala egun ditugunak baino zerbitzu gehiago eskainiko dituena eta hiriaren erdigunean kokatuko dena. Anbulatorio berri bat, handiagoa eta gaurko eta etorkizuneko Irunerako egokiagoa. Honek, zentroan dugun egungo anbulatorioa ordezkatuko luke, baina Dunboakoa mantendu egingo litzake. Ondorioz, zerbitzu gehiago izango genituzke hirian, beste anbulatorio edo udalerri batzuetan gertatzen den bezala. Anbulatorio zentral handi bat, modernoa eta teknologia aurreratuarekin hornitua. Orain, normalean, Osakidetzako beste baliabide batzuetara joan behar izaten gara, anbulatorio berri honek eskainiko lituzken zerbitzuak jasotzera, hala nola: TAC, ekografia gelak, errehabilitazio prozesu osatuagoak egin ahal izateko gimnasioa, fisioterapia zerbitzu hobeak, aho hortzen arreta, etab. Zerbitzu horiek, zalantzarik gabe, arreta hobea eta egokiagoa eskainiko liokete irundarrei.
Gainera, gure hiriko lursailen erabilgarritasuna aztertu dugu, eta, ondorioztatu dugunez, anbulatorio berri honetarako kokapenik onena VIA IRUN 2030 trenbide gunearen eremu berria da. Kokapen ezin hobea da, bere zentraltasunagatik eta irisgarritasun egokiagatik, etorkizuneko geltoki intermodal berriaren ondoan dagoelako, eta geltoki horretan garraiobide guztiak integratuko direlako: trena, topoa, autobusa, bizikleta eta autoa.
Horixe da gure proposamena eta asmo handiko apustua, Irungo EAJ-PNVrena. Proposamen hori lantzen ari gara, Irungo herritarrek ahalik eta osasun arreta onena izan dezaten. Laster aurkeztuko diogu gure proposamena Osasun Sailari, Sagardui sailburuari eskatu diogun bileran. Beharrezko proposamena da, zorroztasunez eta profesionalen bermearekin egina. Planteamendu hau aurrera ateratzeko eta egi bihurtzeko lan egin behar da, eta, horrela, anbulatorio berria ahalik eta lasterren gauzatu behar dugu. Gure jarrera beti bezala propositiboa da, Irungo herritarren ongizatearen alde lan egiten dugu.
Ziur gaude prestatu dugun anbulatorio proiektu berri honek hiriko alderdi politiko guztien adostasuna lortuko duela. Hala izan dadin lan egingo dugu, eta, beraz, talde politikoak animatzen ditugu beren ekarpenak egin ditzaten. Era berean, gehiago jakin nahi izanez gero, hitz egiteko prest gaudela adierazi nahi dugu.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31