Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/10/28

EAJ-PNVk 600.000€ lortu ditu Urdanibia Jauregia txukuntzeko

Talde jeltzalearen eskaerari esker, Eusko Jaurlaritzak Irunerako diru 0partida bat sartu du 2023rako Aurrekontuen proiektuan
EAJ-PNVk 600.000€ lortu ditu Urdanibia Jauregia txukuntzeko

Gaur, urriaren 28an, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak izapidetzen hasi dira Eusko Legebiltzarrean. Honen harira, Kultura eta Hizkuntza Politiketako Sailak jakinarazi digu orain aste batzuk egindako proposamen formala aztertu ondoren, 600.000 euroko partida bat sartzea baloratu eta erabaki dutela Jaizubia jauregia txukuntzeko. Hala, Irungo Udalari egingo dion lagapena modu duinagoan eginez eta udalari gastuaren zati bat arinduz.

Irungo EAJ-PNVtik, Eusko Jaurlaritzak 2023rakoegin duen aurrekontuaren proiektuan Jaizubia Jauregia; bertako Jauregia bera, Errota eta Burdinola txukuntzeko partida bat sartzea lortu dugu. Oso berri ona, Irunek eta irundarrek ondare hau aurreikusi baino baldintza hobeetan jaso ahal izateko eta, horrela, iragarritakoa baino lehenagoere gozatu ahal izateko.

EAJ-PNVtik sektoreko eragile guztiekin eta erakundeekin lanean jarraituko dugu, baita herritarrekin ere, gure hiriaz gehiago eta hobeto gozatu ahal izateko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube