Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo Alkateak uko egin dio trenbide arrakalaren bi aldeetako auzoak lotzeari
EAJ-PNVk proposamen bideragarria eta alkatearena baino anbizio handiagokoa egiten duIraganean, hiri espazioaren kudeaketan arreta jartzeko joera argia zegoen, hiria pertsonentzat dela kontuan izan gabe. Izan ere, hiri ehunen gainetik igarotzen ziren azpiegitura handiak garatu ziren, hala arkitektura oztopoak sortuz. Iruni dagokionez, trenbide gune bat eraiki zen. Ibilgu zabaleko ibai baten antzera jokatzen duena, eta hiriarentzat garrantzitsua den hiri azalera lapurtzen duena, pertsonen mugikortasuna ia 1,2 kilometrotan mugatzen. Hiria bitan banatuta dago, Belaskoeneako zubitik Kolon pasealekuko zubiraino, ez dago alde batetik bestera egiteko inolako aukerarik. Eta, ez dugu ahaztu behar Ficobarantz beste 500 metroko arrakala ere badagoela.
Zorionez, azken urteotan, gero eta hiri gehiagok urteetan izan duten eraldaketa iraultzeko, ekintzak egiten dabiltza, hiri espazioak zabalduz eta pertsonen mugikortasuna erraztuz. Esate baterako, Donostian, Bilbon, Durangon edo Erandion, oztopo arkitektonikoen aurka esku hartu da, galdutako lotura horiek birsortzen, jarduketa arduratsuen bitartez.
Irunen kasuan, eta indarrean dagoen HAPOak jasotzen duen bezala, trenbide guneak bere gain hartzen duen espazioa, hiriko etorkizunerako garrantzitsuena izango da ziurrenik. Horregatik, eremu horretako edozein jarduketek haratago begiratu beharko luke, hau aukera gune bat bezala tratatuz, gure hiriaren erdigunea zabaltzeko giltzarri gisa, eta trenbidearen bi aldeetan dauden auzoak komunikatzeko aukera bakarra bezala. Planteamendu hau, gure Via Irun 2030 proiektuak tinko defendatzen du eta bere baitan ere hartzen du. Horrela islatu da, baita ere, hainbat dokumentutan ez gure proiektuak soilik. Esaterako, 2015ean onartutako Hiriko Plan Orokorra egiteko prozesuan eta dokumentuan bertan.
Via Irun 2030 hori eta gehiago da. Trenbideen zati bat estaltzea da, espazio berriak sortuz eta auzoak biziberrituz; San Migueletik Pio XII.rainoko bide lotura berriak sortzea da; autobus geltokirako sarbide seguru, zuzen eta azkar bat da; garraio modu guztiak integratuko dituen geltoki intermodal bat da; gure hiriaren erdigunean garapen ekonomikoaren areagotzea da; Kateatik Plaiaundiraino doan korridore berde ekologiko bat da; Via Irun 2030 aukera handia da, eta ez dugu hau galdu nahi. Bai alkateari, bai Udal Gobernuari, eta bai oposizioko taldeei aurkeztutako proiektua ere bada Via Irun 2030.
Zentzu honetan, gure taldearentzat, EAJ-PNVrentzat, funtsezkoa da Irun eta bertako pertsonentzat espazio publiko hori berreskuratzea. Trenbide gunea berriro ere batzen saiatu behar gara, ingurua artikulatzen lagundu behar dugu, dugun aukera bakar hau aprobetxatuz. Guzti honek, oinezkoentzako espazio handi berri batek, aukera berriak irekiko lituzke jardunaldi interesgarriak garatzeko, eta era berean, murriztu egingo luke gaur egun errailek eta bertatik pasatzen diren trenek sortzen duten inpaktu akustikoa eta bisuala.
Aurretik aipatutako guztiagatik, denbora daramagu lanean Irunek benetan merezi duena izan dezan. Bide horretan, Via Irun 2030 gauzatzeko proiektua egiteko, Estatuko Aurrekontu Orokorretan milioi bat euro sartzea lortu dugu. Era berean, eta ildo beretik, hirian dugun arrakala desagertzen lagunduko lukeen estaldura gauzatzeko, Sanchezen Gobernuari 20 milioi euro aurkeztu dizkiogu aurtengo 2023rako aurrekontuen negoziazioan. Irunek gehiago merezi duela uste dugu, eta hala adierazi digute baita ere irundarrek azken urte honetan egin ditugun topaketetan.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31