Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/10/25

Eneko Goiak adierazi du, Udalak esfortzu handia egingo duela zerbitzuen kalitatea mantentzeko nahiz eta kostuak handitu diren

Alkateak politika orokorreko azken udalbatzarra baliatu du COVID osasun-larrialdia eta etorkizuneko ziurgabetasuna protagonista izan dituen legealdiaren balantzea egiteko

Goiak espero du laster Loiolako Kuartelen gaineko akordioa ixtea, hain zuzen ere, hiriarentzat mugarri historikoa izango den akordioa
Eneko Goiak adierazi du, Udalak esfortzu handia egingo duela zerbitzuen kalitatea mantentzeko nahiz eta kostuak handitu diren

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du Udala esfortzu handia egiten ari dela hiritarrei ematen dizkien udal zerbitzuen kalitatea mantentzeko, eta beti, munduan dagoen ekonomia-krisialdiak eragindako kostuen handitzeak hiritarrengan eragin gabe.

Hiriko Politika Orokorreko Udalbatzarrean Goiak legealdiaren balantzea egin du; hain zuzen ere, Covid-19ak eragindako osasun-larrialdiak eta Ukrainako inbasioak sortutako zirugabetasunak eragindako prezioen handitzeak eta ekonomia-krisialdiak baldintzatutako legealdiaren balantzea.

Goiak esan du, Udalak erabakai duela hiritarrei ez helaratzeta kostuen handitzea, nahiz eta zuzenean udal egituraren balantzeei eragiten ari zaizkien. Horiek horrela, Udalak ez ditu ia aldatu udal tasa eta zergak, eta soilik aldatu ditu diru-sarrerak eta gastuak parekatzeko behar diren aurrekontu-sailak.

Horren harian alkateak segidakoa gaineratu du: “Horrek esfortzu handia suposatzen du udalaren diru-kutxarengan. Baina horrela egitea erabaki dugu, izan ere, pertsona asko zailtasunak bizitzen hasi dira”.

Bere hitzaldian Donostiako alkateak adierazi du, Udal gobernua hurrengo ekitaldirako aurrekontua diseinatzen ari dela, eta aurrekontuak 333 milioi euroko diru-sarrera arrunt izango dituela, hau da, indarreko ekitaldian baino 11 milioi euro geiago. Eta gehienbat, diru-sarrera gehigarri horiek Udalak Finantzatzeko Foru Funtsetik datoz.

Alkatearen iritziz, Donostiak jakin izan zuen osasun-larrialdi egoerari aurre egiten eta, beraz, nazioartean bizi den ziurgabetasunari aurre egiteko oinarri eta indar sendoak ditu. Hortaz, gogorarazi du, hiriak Estatuko probintzien hiriburuetatik errenta handiena duela, eta horiek guztiek baino langabezia tasa duela (%7,8), hots, hiriak 2019an zuena (%8,2) baino txikiagoa. Nahiz eta datuak horiek diren, alkateak ezberdintasunei aurre egitearen alde egin du, “baldin eta gizarte kohesio maila altua izan nahi badugu”.

Hortaz, gaineratu du, Donostiak Europar Batasunaren Next Generation Funtsetatik diru-laguntzak dituzten hainbat proiektu onartuta dituela, proiektu horiek guztira 36 milioi euroko inbertsioa suposatuko dutela, eta horietatik 23 milioi funts horietako diru-laguntzetatik datozela. Gainera, Donostiak guztira 32 milioi euro zenbatzen duten beste hainbat proiektu egiteko eskaera egin du. Horren harian Goiak honakoa esan du: “Baldin eta proiektu horiek onartzen badira, hiriari bultzada handia emango diote”. Besteak beste, eraikinak birgaitzeko, energia-eraginkortasunerako, garraio publikoa

elektrifikatzeko, azpiegitura hidraulikoetarako edo telekomunikazioak hobetzeko proiektua dira.

“Hurrengo bi ekitaldietan erronka izango da funts horiek egoki kudeatzea”, adierazi du.

Etxebizitza eta Loiolako Kuartelak

Donostiako alkateak azaldu du, azken bi legealdietan 2.172 etxebizitza berri merkaturatu direla, eta horietatik 1.630 eraiki berriak diren etxebizitzak direla eta 542 eraikitako etxebizitzak zatitzetik edo erabilera aldaketatik sortutakoa direla. Horrekin batera, hiriko hainbat eremuren garapena hasi da, besteak beste, Añorgan, Infernuan, Illarran eta Loiolako Lorategi Hirian.

Era berean, Goiak esan du, Udala oso gertu dagoela Loiolako Kuartelen gaineko salerosketa akordioa ixteko, eta espero duela akordioa urtea amaitu baino lehen lortzea. Horri esker, 1.700 etxebizitza gehiago egingo dira hiriaren eremu berri batean.

Alkateak esan du, akordioa Donostiarentzat mugarri izango dela, hesiak eraisteko akordioa, Urgull Mendia erostekoa, San Telmo Museoa edo Ondarretako kartzelaren lekualdaketa izan ziren moduan.

Mugikortasunean aldaketak

Goiak azpimarratu du, Donostia, beste hiri askoren moduan, mugikortasun ohituren gaineko transizio aro batean dagoela. Hortaz, hiri hobeago bat izateko egiten ari diren aldaketak babestu ditu, hain zuzen ere, trafiko gutxiago eta garbiagoa izango duen hiria, eta gaineratu du, belaunaldi berriek ez diotela autoari hainbesteko garrantzia ematen.

Halaber, gogorarazi du, azken hamarkadetan hirian egindiren aldaketen gaineko eztabaidak ugariak izan direla.

“Aldaketa horietan norbaitek atzera egingo luke? Uste dut inork ez lukeela atzera egingo”, esan du.

Hortaz, Udalak honako helburua duela azaldu du: “Artzai Onaren plaza guztiz oinezkoentzat izatea, Loiola kalearekin lotuta, Gipuzkoa plaza oinezkoentzat bihurtu zenean bezala”. Horiek horrela, Kontxako pasealekuan edo Loiolako Hiribidean egindako hobekuntzak babest ditu, eta adierazi du, behin Marrutxipiko sarrera-irteera berria egiten denean, Otxoki pasealekuko eta Intxaurrondoko beste hainbat eremuren egoera hobetuko direla.

Udan izandako kritikei eta arazoei aurre egitek aditzera eman du, hurrengo hilabeteetan Udalak hiritarrei hobeto azalduko dizkiela egindako adaketak eta hiritarrak entzuteko prozesua egingo duela, izan ere, Udalatik ez dira aldaketa horiek egoki azaldu.

“Konsziente naiz egindako aldaketak ez direla ondo azaldu. Eta zerbait ondo ulertzen ez denean, azaltzeko gai izan ez garelako da”, esan du.

Dena dela, alkateak esan du hiriak ildo beretik jarraitu behar duela, izan ere, aldaketa onerako da.

Turismoaren gaineko neurriak

Era berean, Eneko Goiak turismoa aberastsuna sortzen duen jarduera jasangarria egiteko estrategia baten alde egin du, eta segidakoa iragarri du: “Udalak neurriak hartzen jarraituko du desorekak ez sortzeko, eta hiriko auzoen edo eremuen konfigurazioa aldatuko duten gehiegikeriarik ez sortzeko”. Horiek horrela, tasa turistikoaren alde egin du, bisitari ugariago etortzeak ekartzen dituen zerbitzu gehigarriak finantziatzen laguntzeko.

Alkateak azpimarratu du, ez dagoela Donostia bakar bat; ziurrenik sentsibilitate adina Donostia daude, eta ezberdintasunen gainetik Donostia kohesionatu eta bateratu baten alde egin du.

Azkenik, populismoek suposatzen duten arriskuen aurrean, Eneko Goiak dei egin du, demokraziaren eta bizikidetzaren balioak defendatzeko, eta esan du egun babes hori inoiz baino beharrezkoa dela.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube