Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/10/24

EAJ-PNVren alderdikideek aho batez erabaki dute Eneko Goia Donostiako alkategai izatea

Donostiako alderdikideek Goia eta udal taldearen lanari babesa eman diote eta hiriaren etorkizuneko ildo estrategikoak lantzen hasi dira
EAJ-PNVren alderdikideek aho batez erabaki dute Eneko Goia Donostiako alkategai izatea

Ahobatezko babesa. Horrela itxi du EAJ-PNVk 2023ko udal hauteskundeetarako zerrendaburua aukeratzeko barne prozesuaren lehen fasea. Egun Donostiako alkate den Eneko Goia berriro izango da EAJ-PNVren alkategaia, Donostiako bost batzokien (Antigua, Erdialdea, Gros, Altza eta Amara) erabateko babesa jasota.

EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarrak eta hiriko bost batzokietako batzarrek duela aste batzuk erabaki zuten alderdikideei proposatzea Eneko Goia izatea Donostiako alkategaia. Legealdian Goiak eta bere udal taldeak egindako lanak – COVID19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioei aurre egiteaz gain, etorkizuneko Donostiaren ildo nagusiak diseinatzen hasi dira -  alderdikideen babes osoa jaso du, eta ondorioz, ez dute beste hautagaitzarik aurkeztu.

Eneko Goiak jasotako ahobatezko babesa emozio eta ilusio handiz hartu du, eta honakoa esan du: “Alde batetik, emozioa, izan ere lan-talde osoak egindako lanak babesa jaso du. Egunero gogotsu lan egiten dugu hiriak aurrera egiten jarrai dezan, hobeagoak eta lehiakorragoak  izateko, talentua erakartzeko eta Donostia erreferente izaten jarraitzeko. Eta bestetik, ilusioa, orain arte bezala egunero lanean jarraitzeko indar handia ematen duelako, hain zuzen ere, hiriak aurrera egiten jarraitzeko ezinbestekoak diren eragile guztiak batzeko lanean jarraitzeko”.

Pertsonentzako Donostia

Behin lehen fasea amaituta, egungo alkate eta alkategai Eneko Goiak, eta Donostiako EAJ-PNVren bost batzokietako presidenteek eta hainbat ordezkariek bilera egin dute hiriko etorkizunerako ildo estrategikoak lantzen hasteko. Eta etorkizun hori, Goiaren iritziz, “guztion artean eraikiko du, Donostia hiri erakargarria eta aberatsa izaten jarraitzeko”.

Horiek horrela, segidakoa esan du: “Pertsonentzat izango den Donostia diseinatzen jarraitu nahi dugu: jasangarria, erosoa, segurua, adimentsua, inklusiboa, bizitzeko modukoa eta donostiarron ikuspegia, nortasuna eta beharrak kontuan hartuko dituena”.

Ildo beretik, Donostiako EAJ-PNVren hurrengo alkategaiak azpimarratu du, “Donostia elkargune izaten jarraituko duela, baita erreferente ere, hain zuzen ere, ikerketan, zientzian, teknologian, kulturan, kirolan edo giza eskubideen babesean erreferente. Eta beti, izan ginena eta garena ahaztu gabe”.

Hortaz, Eneko Goiak honakoa nabarmendu du: “Azkeneko urteak zailak izan dira. Hainbat egoera eta bizipen zail izan ditugu, baina horietatik ikaskuntza positiboa atera dugu, hain zuzen ere, etorkizuneko Donostia diseinatzen jarraitzeko erabakiak hartzeko baliagarria izango zaigun ikaskuntza positiboa. Eta horretarako, donostiar guztien indarrak batu nahi ditugu”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube