Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Andoaingo Udalak Leizotz auzoa urez hornitzeko proiektua osatu du
Zerbitzu Sailak proiektuaren eguneraketa lanak amaitu ditu, 1,1 M €-ko aurrekontuarekin eta 7 hilabeteko exekuzio-epearekin.Andoaingo Udalak Leizotz auzoa urez hornitzeko proiektua osatu du. Honela, Mari Jose Izagirre alkateorde eta zerbitzu-zinegotziak gaur jendaurrean aurkeztu ditu Leizotzauzoko bizilagunei sareko ura ematea ahalbidetuko dien proiektu eguneratuaren ezaugarriak, aldi berean, inguru horretako baserrien eta nekazaritza-abeltzaintzako ustiategien beharrei erantzungo diena.
Proiektuak ura banatzeko 3 hoditeri edo adar eraikitzea aurreikusten du: Garagorri adarra (1,1 km), Mizpiradiadarra (1,1 km) eta Amezti adarra (0,6 km). Hain zuzen, 2010eko hasierako proiektuaren barruan aurreikusten ziren adarrok, eta orain txertatu den Olazarreko adar berriarekin batera (2,1 km). Guztira, ia 5 kilometro hodi berri daude Leizotzeko depositura konektatzeko. Horiek guztiak proiektatzen dira, baita adar horien hartuneak ere, dentsitate handiko polietilenozko hodiarekin.
Izagirreren arabera, “hoditeriaren trazadura, zatirik handienean, lurzoru publikotik igaro dadin saiatu gara, kalte eta afekzioak ahalik eta gehien minimizatuz”. Zinegotziak azaldu duenez, “ur-kontagailuak eta horien elementuak instalatzeko armairuak jabetza pribatuan jarriko dira bide publikoen ondoan. Obraren barruan sartuko dira hauek, baina behin jaso ondoren, titulartasun pribatukoak izango dira”. Beraz, proiektu berrian 26 etxebizitza-hartune egitea aurreikusten da, orain arte aurreikusten ziren 15 baserrietakoak baino gehiago.
Halaber, Leizotzeko deposituan jarduketak egitea aurreikusten da: barruko ekipamendu hidraulikoa;deposituko hustutze sistema eta kolektorea; eta hornidura elektrikoa. Hasierako proiektuan, Iberdrola konpainiaren sarera konektatuko zen aire-sare berri bat aurreikusten zen, eta proiektu berri honetan, aldiz, estalkiaren gainean 450 W-ko 12 eguzki-plaka instalatuz hornidura elektrikoa bermatzea aurreikusi da.
Izagirrek baieztatu du “Zerbitzu Sailak dagoeneko amaitu ditu dituela proiektuaren eguneratze lanak, 1,1 M €-ko aurrekontuarekin, eta gauzatzeko eta zerbitzuan jartzeko epea, gutxi gorabehera, 7 hilabetekoa izango delarik”. Azaldu duenez, “proiektu berria idazteko prozesuan eremuko bizilagunen eskakizun berriak gehitu dira, Mizpiradiko adarra luzatuz eta, batez ere, Olazar eremuraino zabalduz”, eta, gainera, obraren elementuak eta prezioak egungo testuingurura eguneratu behar izan dira.
Hain justu, 750.000 €-ko hasierako aurrekontua nabarmen handitu da. Hori dela eta, datorren urriko osoko bilkuran beharrezko kreditu-aldaketa izapidetuko da, proiektua ahalik eta lasterren lizitatu ahal izateko. Izagirreren arabera, Leizotz auzoko bizilagunekin hartutako konpromisoak aurreikusten du “lizitazioa azaroaren amaierarako edo abenduaren hasierarako formalizatzea,obra esleitu eta lanak 2023ko martxoan hasi ahal izateko”.
Mari Jose Izagirrek adierazi du, beraz, “beharrezkoa”dela tratatutako uraren hornidura “progresiboki udalerriko biztanle guztientzat zabaltzea”, eta defendatu duenez,“herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu publikoak parekatu”egin behar direla “hirigunean eta landaguneetan bizi diren andoaindarren arteko desoreka historikoa murrizteko”.
Proiektuaren aurrekariak
Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak, Andoaingo Udalarekin batera, 2008. urtearen amaieran, Leizotz auzoa hornitzeko obren lehen fasea egin zuen Urnietako udal-mugartean kokatutako hartune batetik, 1.500 metroko konexioa, bai eta 100 m3-ko edukiera duen ur-depositua exekutatuz.
2010. urtean, Leizotz hornitzeko 2. faseari dagokion proiektua idazteko enkargua egin zuen Udalak. Proiektu horretan, auzoan 15 baserri hornitzeko banaketa-sarea zehaztu zen.
Orain, hasierako proiektua idatzi zenetik urte batzuk igaro direnez, ezinbestekoa izan da jatorrizko proiektua eguneratzea, eta jarduera-eremua zabaltzeko aprobetxatu da, Asu baserria, Mizpiradiko adarra eta Leizaran bailarako Olazar inguruko etxebizitzak hornitzeko, guztira 11 baserri gehiago. Azken eremu horretan, zehazki Plazaolako bide berdean, konexio bat egitea aurreikusi da, etorkizunean sareko konexioa beste baserri batzuetara zabaltzeko, gaur egun ur-kaptazioez eta iturburuez hornitzen baitira.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31