Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk amaitutzat eman du Via Irun 2030en entzute eta sozializazio fasea
Irungo herritarrek begi onez ikusten dute Irungo erdigunean espazio publiko berri bat sortzeko trenbideak estaltzea eta hiriaren bi aldeak lotzeko bide berri bat gauzatzeaEAJ-PNVko gizon emakumeok lankidetzan eta pertsonekiko hurbiltasunean sinesten dugu, haien iritzia ezagutzea eta kontuan hartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Horregatik, entzute ziklo bat irekitzea erabaki genuen, gure VIA IRUN 2030 proiektua gizarteratu eta honen inguruko ekarpenak eta iritziak partekatu eta jasotzeko.
Hilabete hauetan zehar, hamar bat aurkezpen presentzial egin ditugu hiriko hainbat tokitan, trenbide ingurunetik gertu dauden auzo elkarteekin, Irungo Herritarren Foroarekin, hainbat sektoretako enpresariekin, mugikortasun iraunkorrarekin lotutako eragile eta elkarteekin eta hirigintza arloko profesionalekin.
Topaketa hauetan, gainera, 200 irundar baino gehiagoren iritziak jaso ditugu. Hauek aztertu eta baloratu ondoren, zeinbait gehitu ditugu. Besteak beste, bere garrantziagatik, Anaka kalean abiatzen den bidea eraikinetatik urruntzeko proposamena azpimarra genezake. Hiritar batek proposatutako neurria eta egun jada gure proiektua barne hartzen duena.
Era berean, interesgarria iruditzen zaigu kontraste prozesuan honetan parte hartu duten pertsonen artean gehien onetsi eta modu baikorrean baloratu diren gai batzuk nabarmentzea: erdigunean espazio publiko berri bat eraikitzeko trenbideak estaltzea, hiriaren bi aldeetako auzoak lotzeko bideak ahalbidetzea eta autobus geltokirako sarbide berri bat sortzea.
Edozein irundarrek bere hiriaren etorkizunaren parte izan beharko luke. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu aurkezpenetara hurbildu diren pertsona guztiei, eta gainerako herritarrak gonbidatu nahi ditugu gurekin harremanetan jartzera, interesa izanez gero.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31