Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Jorge Segurado Iriondo izango da Urnietako alkatetzarako EAJ-PNVren hautagaia
Urnietako jeltzaleek Jorge Segurado Iriondo aukeratu dute Udal hauteskundeetan EAJ-PNVren zerrendaburua izateko. Alderdiaren babesa duela eta herrigintzan zein udal kudeaketan egindako urteek emandako bermearekin, 52 urteko urnietar honek, “Urnietak dituen etorkizuneko erronkei ahalik eta hobekien erantzuteko, gure familientzat nahi dugun bizi-proiektua garatzeko eta herri gisa hobetzen jarraitzeko”, aurkeztuko du bere burua alkatetzara.Urnietako Uri Buru Batzarrak haren izendapena aho batez onartu eta gero, gaur egin den agerraldi publikoan eman du jakitera hautagaitza UBBko buru den Amaia Vaquerok. Jorge Seguradok 20 urte baino gehiago eman ditu aparejadore eta eraikuntzako ingeniari lanetan, 2020 urtean udaletxean eta alkate moduan buru-belarri lanean sartu den arte. Mikel Pagola alkate ohiaren lekukoa hartu aurretik, 2015urtetik zinegotzi gisa jardun zen, Hirigintza gaietako arduradun lanetan.
Esker oneko hitzekin, EAJ-PNVko alkategaiak “Alderdiak, Gipuzko Buru Batzarrak eta urnietarrek berarengan jarritako konfiantza” azpimarratu nahi izan du eta honela berretsi du bere konpromisoa: “Emandako aukera eta konfiantza hau, datorren maiatzeko hauteskundeetan emaitza on batzuekin itzultzeko asmoa dut”. Jarraian, “Urnietaren eta urnietarren alde egiten duen herri-proiektua garatzen jarraitzeko gogoz eta ilusioz” aurkitzen dela erantsi du.
Halaber, legealdi honen hasieran lekukoa hartu zion Mikel Pagola alkate ohiarentzat ere esker eta miresmen hitzak izan ditu Jorge Seguradok. Baita, “uneoro alboan” izan duen eta “bere onena eman duen” udal taldearentzat ere. Izan ere, “pandemia baten erdian arazo eta beharrei aurre egiteko gaitasuna erakutsi du EAJk Urnietako udaletxean” eta, horrela, “herriarentzat egokienak diren erantzunak ematen” jarraituko dutela agindu du, “herri proiektu sendo batekin”. “Lanean jarraituko dugu, etorkizunari begira, hobetzen jarraitzeko, herritarrekin batera erronkei ahalik eta erantzunik egokienak aurkitu ahal izateko eta harro gauden herri baten parte izaten jarraitzeko”, esan du Seguradok.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31