Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Gudarien plaza EAJ-PNVk agintzen badu bakarrik eraberrituko da
Alderdi jeltzalea indartsu azaldu da, baieztatuz, Hernanin proiektu batzuk egingo direla soilik beraiek alkatetzara iristen badira. Halako seguru azaldu dira 2003 eta 2007 artean egindako lanen ondorioz, Herri Lan, Zerbitzu Publiko eta Gizarte Zerbitzuetako sailak zuzendu zituzten urteetan alegia.EAJ-PNVko bozeramaileak azaldu duenez, “2005. urtean, EAJ-PNVk zuzentzen zuen Herri Lan Sailak Ezkiaga pasealekua eta Gudarien plaza birgaitzeko proiektua idatzi zuen. 2006ko apirilean, ezker abertzaleak alegazioak aurkeztu zizkion proiektuari. 17 urte igaro dira proiektua idatzi zenetik eta EH Bilduren gobernua ez da urte hauetan guztietan gure herriko plazaz gogoratu”.
EAJ-PNVko bozeramailearen esanetan, “EAJ-PNVtik urte asko daramatzagu EH Bilduri gutxienez Gudarien Plaza birgaitzeko eskatzen, baina beti ezetz esan digute. Azken aldia aurten izan da, 2021ean soberan geratu zen diruaren zati bat zertan gastatuko
zen adosten ari ginenean”.
Amaitzeko, Amonarraizek ziurtatu du: “Gudarien Plazaren lurzorua aldatu egin behar da, espazioa erabilgarriagoa izan dadin eta herri baten plaza nagusia izan behar duenarekin bat etor dadin. Eta, horrez gain, gogorarazi nahi dut azpitik doazen kanalizazioak direla Kaxkoko obra egin zenean aldatu ez ziren bakarrak. Plaza orain urte batzuk egokitu behar zela uste dugu”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31