Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Irungo herritarrei laguntzeko hainbat neurri proposatu ditu
Talde jeltzaleak, hobariak handituz, tasak eta zergak murrizteko proposamena mahai gaineratu duPrezioen garestitze orokorra dela eta, irundar askorentzako oso hilabete zailak aurreikusten dira. Horietako asko jada hasiak dira ondorioak jasaten, eta datozen hilabeteetan ere hala egiten jarraituko dute.
Aurreikuspenek, gainera, ez dute baikorrak izatera gonbidatzen. Erosketa-saskia betetzea gero eta garestiagoa da, eta, pixkanaka, herritarren zati bat erosteko ahalmena galtzen ari da. Eta, zoritxarrez, ez dago aurreikuspenik 2023ko soldata igoera prezioen igoera horretara egokituko denik. Halaber, azaldutako guzti horri interes tasen igoera ere gehitu behar diogu.
Horregatik guztiagatik, Irungo EAJ-PNVtik irundarrei laguntzeko helburua duten proposamen batzuk landu ditugu. Ekimen horiek, hil honen amaieran ospatuko den udalbatzara eramango ditugu, bertan onartuko bai dira 2023rako tasen eta zergen ordenantza fiskal berriak.
Gure proposamenak
Irundarren ongizatean begirada jarri nahian, eta, ahal den neurrian, aurreikusten den egoera korapilatsuaren ondorioak arindu nahian, gure ustez udal gobernuak plazaratutako proposamena osatzen duten neurriak landu ditugu.
Alde batetik, erosteko ahalmen txikiena duten Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileen baterako ordainketaren tasa murriztea iradokitzen dugu. Zerbitzu horrek, batez ere, autonomia pertsonalean zailtasunak dituzten 65 urtetik gorako pertsonei laguntza ematen die. Hala pertsona hauek, beren etxean garatzen lagunduz eta isolamendu egoerak saihestuz.
Eta, bestetik, onuragarria deritzogu hobari batzuk jasotzeko eskubidea izateko ezarritako urteko errentaren maila handitzea, eta, horrela, laguntzak jaso ditzaketen pertsonen eta familien taldea handituz. Kasu hauetan etxeko txikienek eta gazteenek aisialdiko uneak izaten jarrai dezaten, besteak beste Solas Jolas, Eskola Kirola, Haurtxokoak, Udalekuak eta Uda Giro ekimenetan egiten dugu murrizte honen proposamena.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31