Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/10/14

EAJ-PNVk Urdanibia Jauregia txukuntzeko partida bat bideratzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Talde jeltzaleak hiriko ondarearen aldeko apustua egin du eta Irunentzat onuragarriak diren akordioak lortu nahi ditu
EAJ-PNVk Urdanibia Jauregia txukuntzeko partida bat bideratzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Irungo EAJk formalki eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari diru kopuru bat bidera dezala Urdanibia Jauregia osatzen duten hiru eraikinak, Jauregia, Errota eta Burdinola, egokitu eta birgaitu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak lagapena baldintza hobeago eta duinagoetan egiteko helburua duen ekimen bat eta Udalari ere zama hori arinduko diona. Hala, uste baina lehenago erakargarritasun publiko, kultural eta turistikoa duen eremu berri bat izan dezagun gurean.


Duela aste batzuk, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburu eta bozeramailea den Bingen Zupiria Irunen izan zen, hipikaren eta Txingudi ikastolaren ondoan dagoen Urdanibia jauregia bisitatzen. Jauregia Irungo Udalaren esku utziko duen eta gure hiriko kultura ondarea zaintzeko helburua duen lagapen akordioaz hitz egiteko.


Berri horren aurrean, gure taldeak eta Xabier Iridoy gure bozeramaileak, haratago begiratu nahian, bilera bat eskatu genion Kultura sailburuari, aipatutako proposamena mahai gaineratzeko. Bilera horretan, gainera, Zupiria sailburuaren iritzi ona jaso genuen.

 

Azkenik, hurrengo bilera batera deitu dugu, eta hurrengo komunikazioen zain geratu gara. EAJ-PNVtik lanean jarraituko dugu sektoreko eragile guztiekin eta erakundeekin, baita hiritarrekin ere, gure hiria guztion artean osatzeko eta hobetzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube