Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/10/05

Mendelu Zaharra Elkarteak astelehen honetan egindako bileran erakutsitako lankidetzarako jarrera eskertzen du Hondarribiko EAJ-PNVk

EAJ-PNV alderdiak Mendelu auzoarekin lankidetzarako ibilbide-orri bat ezartzeko konpromisoa hartu du, irtenbideak bilatzeko eta erakunde guztien inplikazioa kontrastatzeko, kasu bakoitzean eskura dauden eskumen eta baliabideak kontuan hartuta
Mendelu Zaharra Elkarteak astelehen honetan egindako bileran erakutsitako lankidetzarako jarrera eskertzen du Hondarribiko EAJ-PNVk

Mendelu Zaharra auzo-elkarteak bilera bat eskatu zuen duela gutxi Hondarribiko EAJko Uri Buru Batzarrekin.  Bilera astelehenean egin da, Mendelu-n  bertako bizilagunek erabiltzeko eta gozatzeko  udalarena den lokalean.

Aipatu behar da lehen aldia dela auzo-elkartea Hondarribiko Eusko Alderdi Jeltzalearen Udal Batzarrera joan dela kontraste hori egiteko bilera bat eskatuz.

Hondarribiko EAJ-PNVk eskerrak adierazi nahi izan du eta positiboki baloratu du bilera, modu konstruktiboan egin baitzen, bai jarrera aldetik, baita landutako gaien edukiengatik ere.

Bilerak agerian utzi zuen egiturazko arazo konplexu bat dagoela auzoan, eragile askoren parte-hartzea eskatzen duena, eta urtetan sakoneko udal-inbertsioak egin diren arren, Udalak ezin izango duela bere gain hartu soluzioa bakarka. Duela berrogei urtetik metatzen ari diren egiturazko arazoak dituen auzo bat da, kokatuta dagoen guneagatik bereziki. Irungo auzoarekin errepide-konexioa duen auzo bat da, zirkulazio-dentsitate handiko saihesbide batetik gertu dagoena, eta AENAren plan estrategikoen ziurgabetasunen aurrean bereziki kaltebera den aireportu batetik oso gertu dagoena.

Bestalde, bileran ondorioztatu zen auzoa Plaiaundiko Parke Ekologikotik hurbil egoteak eta Txingudiko enklabea berreskuratzeko erakundeen arteko apustuak erakargarri egiten dutela Mendeluko eremua, eta horrek bere bizi-kalitatea baloratzen eta hobetzen ere lagun dezakeela.

Egiturazko arazoen aurrean, Hondarribiko EAJ-PNV bat dator erakunde guztien inplikazioa eskatzearekin, baina EAJk onartzen du objektiboki konplexua dela erantzun bakarra eta berehalakoa ematekoa. Zailtasun horien kontutan ere, Hondarribiko EAJ alderdiak auzoarekin lankidetza-orri bat ezartzeko eta erakunde bakoitzak bere eremutik egin ditzakeen konponbideak kontrastatzeko konpromisoa hartzen du betiere bakoitzaren eskumenak eta eskura dauden baliabide tekniko eta ekonomikoen gaitasunak kontuan hartuta.

Jakin badakigu Hondarribiko Udalak zuzenean landu dituela auzoarekin berari dagozkion gaiak, eta Hondarribiko EAJk mugikortasuna, trafikoa, lurralde-antolamendua, etxebizitza, ingurumena eta kostaldeak kudeatzen dituzten sailen inplikazio instituzionala azkartzeko lanketa egiteko konpromisoa hartzen du, horretarako Gipuzkoako Foru Aldundian, Eusko Jaurlaritzan eta Espainiako Gobernuan proposamenak eginez.

Era berean, eta auzo berean bi elkarte aktibo daudela kontuan hartuta, EAJ-PNVk bilera bat eskatu du Eguzki Kultur Elkartearekin (Mendeluko kultur elkartearekin), auzoari buruzko kezkak eta interesak entzun eta kontrastatzeko, eta hiriko auzo desberdinekin hurrengo bilerak planteatuko ditu, Mendelu ondoko auzoetatik hasita.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube