Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/10/05

Saioa Bandres: «gaur onartutako mozioen helburua Gipuzkoa kohesionatzea eta indartzea da»

Gaur onartutako mozioen helburua da gizarte-politikak indartzea, egoera zail honetan ahulenak diren sektoreei laguntzeko eta gure industria-sarea sendotzeko, Ukrainaren inbasioak eragindako krisiari aurre egiteko baliabideak eskaintzeko
Saioa Bandres: «gaur onartutako mozioen helburua Gipuzkoa kohesionatzea eta indartzea da»

“Gaur onartutako mozioek argi eta garbi erakusten dute zeintzuk diren egungo gobernu-taldearen helburu nagusiak: gizarte-politikak bermatu eta indartzea, susperralditik lurraldearen aktibazio ekonomikora igarotzea, kalitatezko enplegua berreskuratu eta sortzen jarraitzea, eta desberdintasun sozialaren aurka borrokatzea egungo egoera sozioekonomiko zaila gainditzeko.

Eta hori guztia, etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta sozialki kohesionatuagoa izango den Gipuzkoa egiteko neurriak adostuz”, adierazi du EAJ-PNV batzarkide Saioa Bandresek Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Politika Orokorreko urteko adierazpenaren ostean, mozioak eztabaidatu eta bozkatu ostean.

Gaur onartutako mozioei dagokienez, Saioa Bandres bozeramaile abertzaleak honako hauek nabarmendu ditu.

Gizarte Politiketan, Elkar-Ekin ekimenari buruzko mozioa. Honi esker, azken bi urteetan 2.600 pertsonak lanpostu duina lortu ahal izan dute, 750 prestakuntza-ekimen antolatu dira eta laneratzeko hiru enpresa berri sortzea bultzatu da. Arreta eta zaintza eredu berrirako trantsizioari buruzko mozioa. Etxeko arreta eta zaintza hobetzeari buruzkoa. Arreta goiztiarreko esku-hartze sozialeko zerbitzua sustatzen jarraitzeko mozioa. Adinekoentzako egoitza-zentroetako arkitektura eta espazio fisikoak egokitzeari buruzkoa. Edota, indarkeria matxistaren biktimen inguruko mozioa.

Suspertze ekonomikoari dagokionez, lurraldeko enpresa-sarearen lehiakortasunari buruzko mozioa nabarmendu behar da. Gipuzkoan teknologia kuantikoak bultzatzeari buruzkoa. Gure ETEen eraldaketa digitala sustatzeko. Edo besteak beste, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murriztearen ingurukoa”.

 

“Mugikortasun elektrikoan, alor honek industrialki sortuko dituen aukeren inguruan. Eskuzaitzetako MUBIL Zentroaz baliatuz ekimen eta proiektuak erakartzeko.

Jasangarritasun energetiko arloan , Energia Jasangarritasuneko Estrategia Gipuzkoa 2050 buruzko mozioa.

Baso eta landa inguruneari dagokienez, baso-kudeaketari buruzko mozioak sartu ditugu eztabaida honetan, non Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogun basoak egoki kudeatzeko ahalegina areagotzeko BASOTIK fundazio publikoaren eskutik, kontuan hartuta baso-eremuak lurraldearen azaleraren % 65 direla. Edota, landa udalerriek beharrezko duten aistentziaren inguruko mozioa. Udal txikienek dituzten beharrei erreparatuz, ezinbestekoa duten asistentzia mota berriak identifikatu eta planifikatzeko. Beste bat ere tokiko elikadura sustatzearen ingurukoa da. Eusko Jaurlaritza eta Landa Garapen Agentzien partaidetzaz.

“Azken batean  gaur onartutako mozioek Gipuzkoak epe labur eta ertainean dituen erronkei aurre egiteko eta etorkizuneko oinarriak ezartzen lagunduko diguten neurriak jasotzen dituzte” azpimarratu du Saioa Bandresek. “Gizarte-politiketara bideratutako baliabide ekonomikoak indartzera bideratutako neurriak, egoera zail honetan sektore ahulenei eta gure industria-sareari laguntzera bideratuak. Horixe baita Foru Gobernuaren zeregina  Lurraldea aurrerabidean kokatu eta guztion lankidetza eta parte-hartzea medio, etorkizuneko Gipuzkoa eraiki” nabarmendu du.

Saioa Bandresek, EAJ-PNV batzarkide taldeak bakarkakoan aurkeztutako hiru mozioei erreparatu die. Kataluniaren auzi nazionalaren konponbidearen inguruko mozioa, printzipio politiko demokratikoari buruzkoa eta Estatus Politiko berriaren ingurukoa, alegia. Azken hau, EH Bildurekin sinatutakoa. Mozio honetan Gipuzkoako Batzar Nagusiek beharrezkotzat jotzen dute Estatus Politiko berri bat lortzea, Euskal Herriak, bere nazio-nortasunaren adierazpen gisa, bere eskubide historikoak garatu eta eguneratzeko. Estatutu Politiko hori euskal herritarren erabaki aske eta demokratikoan oinarrituko delarik.

“Erabakitzeko eskubidea ez da soilik aldarrikapen legitimoa; ezinbesteko tresna da gure autogobernua sendotzeko eta gure etorkizuna eraikitzeko. Kontzeptu horrek egituratzen du ongizatea sortzeko gure gaitasun politiko eta ekonomikoa” nabamendu du. “Beste behin ere, Herri gisa dugun eskubidea aldarrikatzen dugu, nazioen arteko berdintasunetik abiatuta geure instituzionalizazioa artikulatzeko, eta ez mendetasunetik. Erabakitzeko eskubidea ez da soilik aldarrikapen legitimoa; ezinbesteko tresna da gure autogobernua sendotu eta gure etorkizuna eraikitzeko” adierazi du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube