Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk hainbat ekimen proposatu dizkio PMUSaren atariko dokumentuari
Mugikortasun Jasangarriaren Planak (PMUS 2021-2025) gure hiriko aukera guztiak aprobetxatu eta bertako pertsonen egunerokoa hobetuko duen dokumentu bat izan behar duGaur, 2022ko urriaren 3an, Irungo Udaleko Jasangarritasun Batzordean, Xabier Iridoyk, gure bozeramaileak, gure taldeak aztertu, landu, helarazi eta erregistratu dituen proposamenen berri eman die batzordeko kideei. Irungo beharrei erantzutea, gure hiriko mugikortasuna hobetzea eta pertsonen egunerokoa erraztea ere, helburu duten ekimenak.
Aurkeztutako proposamenak
- Gain Gainean eta Urdanibia plazaren arteko lotura osatzea, oinezkoentzako pasabide bat eraikiz udaletxearen atzealdean, Larretxipi kaletik zehar.
- Kolon pasealekuan bidegorri bat ezartzea (2021eko irailean erregistratutako proposamena)
- Karga elektrikoko puntuak jartzea hiriko leku estrategikoetan (2021eko irailean erregistratutako proposamena), auzo guztiek Karga Puntu bat hurbil izan dezaten saiatuz, herritar guztiek sarbide aukera berak izan ditzaten bermatzeko.
- Nafarroa etorbidearen igoeran bidegorri bat ezartzea, eta horretarako Junkal plazatxoan 70 plazako lurpeko aparkaleku bat egokitzea (2022ko uztaila), plaza beraren berrurbanizatzea aurreikusita dagoela aprobetxatuz. Hala, kendu beharko liratekeen TAOko 60 aparkaleku plazak konpentsatuko lirateke. (Honekin batera doa bidegorriaren infografia eta Junkal plazatxoko, lurpeko aparkalekua)
- Hirian dibertsitate funtzionala, kognitiboa eta sentsoriala duten pertsonei egokitzeko neurriak ezartzea. Urtero asfaltatze kanpainak egiten dira, espaloiak beheratzen dira, arkitektura oztopoak kentzen dira eta jarraitu beharreko jarduketak ere egiten dira. Baina, guzti horretaz gain, irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egiteko neurriak sustatzea ere beharrezkotzat jotzen dugu. Hiria pertsona guztien beharretara egokituko duen Irun lortzeko helburuarekin.
- Gure hiriko hainbat tokitan bizikletentzako aparkaleku publiko, seguru eta estalien sare bat gaitzea, hala behar duten pertsona guztiek erabil dezaten (2022ko maiatzean erregistratua).
Halaber, Iridoyk adierazi du, dokumentuaren konplexutasuna dela eta, otsailean erregistratu eta batzordeko kideei orain hilabete batzuk helarazi genien, Via Irun 2030 proposamenaren alor desberdinak aztertzen jarraituko dugula, baita dokumentua aberastu dezaketen beste alderdi batzuk ere.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31