Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/09/28

Markel Olanoren Foru Gobernuak konfiantza eta segurtasuna eskaintzen die herritarrei, badakielako Gipuzkoa norantz eta nola zuzendu

Erronka komunitarioak ditugu aurrez-aurre, eta pandemiaren larrialdiari herritarrekin batera ekin zitzaion bezala, gipuzkoarrekin bat eginez, egungo krisi ekonomikoari ere elkarrekin ekingo diogu, Diputatu Nagusiaren ikuspegia, EAJ-rena bezala, herri ikuspegiz gauzatutako herrigintza delako
Markel Olanoren Foru Gobernuak konfiantza eta segurtasuna eskaintzen die herritarrei, badakielako Gipuzkoa norantz eta nola zuzendu

Markel Olano Diputatu Nagusiak bere diskurtsoan, bizi dugun krisi-egoerari aurre egiteko foru jarduera osoa jorratu du: plan eta egitasmo zehatzen bidez, orain artean bezala, beste behin ere egoera zailari aurre egitea eta egoera sozioekonomikoa egonkortzea helburu duen Foru Gobernu sendo baten erantzuna da. Herritarrei konfiantza eta segurtasuna eskaintzen dien Foru Gobernua”, adierazi du Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNVren bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Markel Olano Diputatu Nagusiaren Politika Orokorraren Urteko Adierazpenaren ostean. “Gipuzkoa etorkizunera begira kokatuz; Eta baita ere arreta berezia eskainiaz gaur egungo egoerari, eguneroko beharrei erantzun behar diegulako etorkizuneko ildo estrategikoei heldu ahal izateko. Lurraldeko ehun ekonomikoa bultzatuz, azpiegiturak egokituz, Gipuzkoako baserritarren aldeko politikak eginez, eta behar gehien duten gipuzkoarrak lagunduz eta babestuz. Gipuzkoa desberdintasun gutxien duen lurraldea izan dadin. Inor atzean utzi gabe” azpimarratu du.

“Erronka komunitarioak ditugu aurrez-aurre, eta pandemiaren larrialdiari herritarrekin batera ekin zitzaion bezala, gipuzkoarrekin bat eginez, egungo krisi ekonomikoari ere elkarrekin ekingo diogu, Diputatu Nagusiaren ikuspegia, EAJ-rena bezala, herri ikuspegiz gauzatutako herrigintza delako” adierazi du Arrizabalagak.

“Zoritxarrez EH Bildu eta Podemos, gizarteak eskatzen duen politika kolaboratiboa eta elkarlanetik urrun ikusten ditugu beste behin. Laguntzeko eta ekarpenak egiteko prest agertu beharrean, orain artean behintzat, elkarlanetik kanpo kokatu izan dira aldarrikapen populistak medio. Nabarmen geratzen ari da, Gipuzkoan politika egiteko bi modu desberdin daudela bata, eraikitzailea, Foru Gobernuak ekiten duena; eta bestea, alderantzizkoa: eraislea, oposizioko taldeek ekiten dutena. Bata errealitatea kontuan hartuz egiten den politika eta bestea aldiz, errealitateari ezikusia egiten diona. Eusko Alderdi Jeltzalearen ustez Markel Olano diputatu nagusiak gidatzen duen Foru Gobernuak konfiantza ematen du badakielako nola eta nora eraman Gipuzkoa, politika sozialaren, fiskalaren eta ekonomikoaren bitartez” nabarmendu du.

Azkenik, bozeramaile jeltzaleak adierazi du, “Markel Olanok, Gipuzkoako eta Euskadiko egoera politiko orokorrari buruz egin duen hausnarketarekin, bat gatoz erabat. Gure nazioak etorkizuneko erronkei aurre egiteko, euskal erakunde-sistema sendoa beharrezkoa dugu, estatu egiturak beharrezko ditugu eta horrek Estatutua betetzea dakar, ezinbestean. Eta betetze horretatik harago, euskal erakundeok eta gizarteak gaitasun politiko eta instituzionala indartu behar dugu eta estatu estrukturak lortu.  Erabakitzeko eskubidea ez da soilik aldarrikapen legitimoa; ezinbesteko tresna da gure autogobernua sendotzeko eta gure etorkizuna eraikitzeko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube