Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irun, Hondarribia eta Hendaia lotuko dituen bidea urrats sendoz aurrera doala adierazi du EAJ-PNVk
10 urte bete dira talde jeltzaleak Txingudiko Badiako hiru udalerrien artean oinezkoentzako eta bizikletentzako konexio bat sortzea proposatu zuenetikIridoy Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzarekin eta Hondarribiko Udalarekin bildu da, EAJ-PNVk aurkeztu eta bultzatu duen Plaiaundiko proiektuak aurrera nola egiten duen jakiteko
Duela urte batzuk, 2013an zehazki, EAJ-PNVtik proposamen bat helarazi zion Eusko Jaurlaritzari; Txingudiko Badian zehar, Plaiaunditik eta nazioarteko zubien azpitik, oinezkoentzako eta bizikletentzako bide bat sortzea. Bidasoaren ertzetik pasatuz, Hendaiako eta Hondarribiko hondartzak Irunekin lotzeko aukera ematen duen proposamena. Gure hiriarentzako proiektu onuragarria, ondorioz, honen alde tinko egin dugu lan gure taldetik, erabakitasunez.
Eusko Jaurlaritzari gure hiriarentzako ona izango den proiektu bat planteatzeaz gain, 2014an azterlan bat egiteko eta bere aurrekontuan partida bat sartzeko konpromisoa ere lortu genuen. Halaber, Eusko Jaurlaritzarekin egin genuen bezala, 2014an ere, EAJ-PNVtik mozio bat erregistratu genuen Udalean, Gipuzkoako Foru Aldundiari babesa eskatzeko helburuarekin, hala inplikatutako erakunde guztien oniritzia izan zezan proiektuak eta hau ahalik eta lasterren egia bihur zedin. Era berean, urte hauetan Irungo Udalean ere bere garapena bultzatu eta erraztu dugu.
Azkenik, 2021ean, Plaiaundiko Parke Ekologikoan dagoen San Lorentzo urmaela zabaltzen hasiko zela jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak. Handitze horrek gainera, barne hartzen du Plaiaundi erakundearen eta Amuteren arteko bidegorri zatia eraikitzea, baita ingurugiroaren eta bertako mugikortasunaren hobekuntza eztabaidaezina ere. Eusko Jaurlaritzak 27,4 milioi euro bideratuko ditu Irunera; Txingudiko estuarioko ekosistemak eta Bidasoaren ertzetik oinezkoen eta bizikleten joan etorriak lotzeko ibilbideak hobetzeko, egun dauden trenbide hesiak gaindituz.
Horregatik guztiagatik, Irunen alorrean ematen ari diren urratsen eta egoeraren berri izateko, Amaya Barredo Ingurumeneko sailburuordearekin jarri ginen harremanetan. Barredok adierazi zigunez, oinezkoentzako eta bizikletentzako konexioa oso erritmo onean doa, eta Plaiaundi institutuaren eta Santiagotarraken arteko tarteari dagokion beste fasea abian da. Gainera, esan zigun laster berri gehiago izango ditugula eta Irunek laster ikusi ahal izango duela lehen ekimenen hasiera.
Albiste horrek asko pozten gaitu. Urte hauen joan etorrian egin dugun lanaren emaitzak asebetetzen gaitu. Ezinbestekoa iruditzen zaigu Irungo herritarrek Bidasoaren ertzean dagoen naturaz gozatzeko aukera izatea. Ingurumena gai garrantzitsua da guretzat, eta proiektu honekin mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu. Irun Hendaiarekin eta Hondarribiarekin lotzeaz gain, gure hiriko auzoak elkarren artean lotzeko aukera emango duen proiektua da hau, hala nola, El Pinar edo Anzaran, Santiago, Dunboa edo Palmera Montero auzoekin. Bidasoa ibaiak protagonista izan behar du gure hiriko mugikortasun iraunkorraren eta natura turismoaren ikuspegitik.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31