Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/09/19

Harrigarria da udal gobernua eta alkatea berriro ere bide berera itzuli izana

Ezer baino lehen, tamalgarria da udal gobernuak berriz ere iraungita zeudela uste genuen politiketara jo duela ikustea. Zoritxarrez ohituta gauzkaten politikak dira hauek. Frogatu ezin dituzten eta erabilera maltzurrarekin egindako deskalifikazioak eta akusazioak.
Harrigarria da udal gobernua eta alkatea berriro ere bide berera itzuli izana

Artia auzoa nabarmen hobetuko lukeen Belartzako aparkalekurako proiektuari eta alternatibari dagokionean, ez gabiltza hirigintza legezkotasunaz hitz egiten ari, borondate politikoaz baizik. Artiak, Irungo beste auzo askok bezala, ekimen interesgarririk ez baditu, udal gobernuak nahi ez duelako da. Eta ez gara ezer berririk asmatzen ari, ezta egin ezin daitekeen ezer eskatzen ere. Guztiz kontrakoa. Izan ere, Udalak kontratatutako ingeniaritza eta arkitektura azterlanak ondo jasotzen duenez, Belartzak eta inguruko bizilagunek proiektu interesgarri eta onuragarri honetaz gozatu dezaten, Plan Orokorraren aldaketa puntual bat besterik ez da behar da. Aldaketa mota horretara udal gobernuak askotan jo du gainera. Duela gutxi, esaterako, Artia auzoan bertan, alkateak horrelako hitzarmen bat sinatu berri du Recondoko lursailean 200 etxebizitza eraiki ahal izateko. Une honetan, gobernua da bere interes alderdikoiak herritarren interesen aurretik jartzen ari dena.

Beraz, benetan garrantzia duenera begiratzeko eskatzen diegu, hau da, herritarren ongizateari. Irundarren bizitza hobetuko duten ekimenei, eta ez dezala debalde Irunek duen alternatiba bakarra, EAJ-PNV, deskalifikatu. Hau ez da gure jokoa. Amaitu aurretik, azpimarratu nahiko genuke gobernu taldearen konpromisoak ere gure konpromisoak direla. Irun guztiok osatzen dugulako eta hiria guztion artean egin behar dugulako.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube