Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Begira diezaiogun garrantzia dutenei, utz ditzagun gezurrak alde batera eta eraman dezagun Irun merezi duen lekura
Dirudienez, hiriarentzat onuragarriak eta positiboak diren proposamenak onartu beharrean, batzuek nahiago dute egia erdiak edota inolako ardurarik gabeko gezurrak esan. Hortaz, argitu eta azaldu dezagun guztia behar bezala. Has gaitezen pixkanaka:1.- Obretako ordezkariak aipatutako epaiari dagokionez, EAEANren 2007ko epaia oso argia dela eta ez dagoela zalantzarik azpimarratu behar da. Honako hau dio zehazki: Udalak 2007an onartu zuen Plan Bereziak, 1998ko HAPOak ezarritako baldintzak aldatu nahi zituen, horrela sestraren gainetik garajeak ezartzea ahalbidetuz. Ondorioz, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak enpresa demandatzailearen aldeko epaia eman zuen. Beraz, Udala egin ezin zitekeen zerbait egiten saiatu zen, 1998ko HAPO garaiz aldatu gabe. Udalak aldaketa puntual hori egin izan balu, ez zen inolako arazorik egongo. Baina orduan ez zuen egin. Eta orain ere…
2.- Beraz, kontratatutako enpresako teknikariek egindako proposamena ez da legez kanpokoa, eta ez dago hirigintza legezkotasunetik kanpo. Ez dezagun ahaztu estudioa ingeniaritza eta arkitektura enpresako teknikariek egin dutela. Nork jakingo du haiek baino gehiago? Edo Udal Gobernuak horretarako ezgaitutako enpresa bat kontratatu du? Proiektu onuragarri hau gauzatzeko beharrezkoa litzatekeena Plan Orokorraren aldaketa puntuala da. Udal Gobernuak egin ohi duen izapide oso ohikoa. Adibidez, Recondoko lurretan, 200 etxebizitza eraiki ahal izateko. Edo, agian, lehentasunak daude? Gauza batzuetarako bai, eta beste batzuetarako ez? Enpresa batentzat bai, eta Artiako bizilagunentzat ez?
3.- Gure komunikazioan, Udalaren Azterlanak Artia auzoko espazio hau diseinatzeko abiapuntua izan behar duela argi esan genuen. Ez da behin betiko diseinua, auzoarekin, teknikariekin eta gainerakoekin kontsultatu beharko litzatekeen lehen zirriborroa da.
4.- Halaber, dirudienez eta delegatuak esaten duenez, Belartzarentzat ahalik eta alternatibarik onena bilatzen urte eta erdia darama gobernuak. Kudeaketa eraginkorrik izan ez den urte eta erdia, nahikoa zatekeen Plan Orokorraren beharrezko Aldaketa Puntuala egiteko eta hala, orain EAJ-PNVren aldeko apustua egiten dugun proposamena eraikitzeko. Kudeaketa txarra egia esan…
5.- Alkatea eta udal gobernua haren eraginkortasunik eza eta kudeaketa txarra estaltzen saiatzen ari dira, EAJren irudia zikinduz. Ez dezagun ahaztu beraiek direla gobernatzen dutenak, kudeatzen dutenak , hortaz, egin behar dutena egin dezatela, Irunek eta bere jendeak behar eta merezi duena izan dezaten. Ez gezurrik esan, ez beste aldera begiratu. Zuek zarete Irunen gertatzen denaren erantzule.
6.- Alkateari, Labordak gezurrekin erantzuten duen bezala Belartzako aparkalekua eraikitzeko eraginkortasun bera eskatzen diogu. Duela hiru urte baino gehiago, alkateak Belartzako aparkalekuaren proiektua berreskuratuko zuela iragarri zuen (2019ko apirilean zehazki), eta oraindik horrela gaude.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31