Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/09/16

EAJ-PNVk Artia auzoaren beharrizanei erantzuten dion Belartzako aparkaleku ereduaren aldeko apustua egin du

Talde jeltzaleak auzoari eta bertako pertsonei gune egoki bat eskaintzen dion aparkaleku proposamen baten alde egin du
EAJ-PNVk Artia auzoaren beharrizanei erantzuten dion Belartzako aparkaleku ereduaren aldeko apustua egin du

Argazkiak...

Aparkalekuak urte asko daramatza arazo izaten Irunentzat eta irundarrentzat. Egun konpondu gabeko arazoa da, eta tamalez, errealitate honi Udalak ez dio oraindik erantzun egoki eta eraginkorrik eman.

Horregatik, eta gure hiria eta bertako pertsonen ongizatea hobetzeko helburuarekin, azken urteotan, EAJ-PNVtik gure auzoetara hurbildu gara, bertako informazioa bildu dugu, identifikatutako arazoak aztertu ditugu, eta adituekin batera, kezka horiei guztiei irtenbide desberdinak eskaini nahi dizkiegu. Are gehiago, egindako lan horri esker, jada hainbat ekimen proposatu ditugu, hala nola; Arturo Campioneko (Belasko Enea) aparkalekuak, Harrobietako aparkalekua (Artia) eta Miguel Anbuloditik (Lapize) sarbidea duen Diana kalearen atzealdeko aparkalekua.

Artia auzoaren kasuan, berriz, oso dentsifikatuta dagoen auzoa da hau eta Palmera-Monteron TAO zerbitzua iristeak kalte egiten dio gainera. Horregatik, beharrezkoa eta premiazkoa ikusten dugu Belartzan lur azpiko aparkalekua gauzatzeko proiektuarekin aurrera egitea.

Hori dela eta, EAJ-PNVtik arretaz aztertu dugu, udal teknikarien irizpideak eta planteamenduak betetzen dituen “Belartzako hegalean aparkaleku bat egiteko alternatiben azterlana”. Azterlan horrek bost alternatiba eskaintzen ditu, eta, batez ere, lurpeko aparkaleku bat sortzera bideratzen da. Bi solairuko aparkalekua, bat lurrazalean eta bat lur azpian, edo solairu bat zorupean eta bi azaleran.

Gure taldeari ezinbestekoa iruditzen zaio, Iruni kirol eta aisialdi eremuak kontuan dituzten zuzkidura publiko handiagoak eskaintzea. Ondorioz, Belartzako zonaldeak duen mendi hegaleko parkea benetan zabaltzen duen aukera bakarraren alde egiten dugu. Hala, auzoari mesede egingo genioke eta inguruko bizilagunei aukera berriak eskainiko lizkiekeen espazio berdeago bat sustatuko litzateke. Halaber, Aukera honek 128 aparkaleku berri eskainiko lituzke, 64 lurraren azpian eta 64 lurraren arrasean. Baita kirol anitzeko bi kantxa, inguruko txikienentzako parke bat eta atsedenerako edo inguruaz gozatzeko hainbat banku ere. Gainera, beste lau aukerak garestiagoak dira edo ez dute kanpoko espazio egokirik eskaintzen auzoko pertsonentzat.

Hala ere Udalaren Azterlan honek, espazio hori Artia auzoan diseinatzeko abiapuntua izan behar du. Ezinbestekoa iruditzen zaigu aparkaleku berri hau planifikatzeko orduan, auzoko pertsonen ahotsa, iritzia eta parte hartzea kontuan izatea.

Plazak esleitzeari dagokionez, aparkaleku plazak auzoko pertsonei eskaintzearen aldeko apustua egiten dugu, alokairuan eta prezio merkeetan, El Pinar lurpeko aparkalekuan ezarritako eta behar bezala frogatutako ereduari jarraipena emanez.

Azkenik, azpimarratu nahi genuke aparkalekuaren egoera arintzeko lanean jarraituko dugula, gure hiriko arazo handienetako bat baita hau. Etorkizuneko Irun eraikitzeko beharrezkoa delako. Etorkizun handiagoko eta abangoardiako hiria, mugikortasun iraunkorragoa izango duena, garraiobide publiko eta partikular guztien arteko bizikidetza aintzat hartu eta bilatuko duena. Irundarrak are hobeto biziko diren hiria da guk nahi duguna.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube