Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/09/14

Ordiziako EH Bilduren izaera agerian: autoritarioa, sektarioa eta herritarren kritikarik onartzen ez duena

Aurtengo Ordiziako Euskal Jaiak amaitu berri ditugun honetan, EAJ-PNVko udal-taldeak oso balorazio positiboa egiten du egun hauetan gure herriko kaleetan bizi izan dugun giro alaiaz eta festa egitarauko ekitaldietan herritarren aldetik egon den parte hartzeaz.
Kendu ziren pankartak

Hala ere, asteazkenean, Beti-Alai pilotalekuan gertatuta zenari buruz, gure kezka azaldu beharrean gaude herriaren aurrean.

Gertakari larria, baserritar giroko ekitaldi jatorrenean, Aralarko abeltzainei mozala inposatu zielako lotsagabeki Udalak. Enirio-Aralarreko Mankomunitateko agintarien jarreragatik abeltzainek dituzten arazoen inguruan herria ohartarazi nahirik jarritako pankartak kentzeko agindua eman zuen eta Alkateak.

Larria, izan ere, Enirio-Aralarreko Mankomunitateko buru, pankartak kentzeko agindua eman zuen EH Bilduko alkatea bera delako. Eta horrek argi adierazten duelako kritikarik txikiena ere jasatako duen zailtasuna.

Larria, kontutan hartzen badugu pankartak kentzeko agindua ez zitzaiola Udaltzaingoari eman, horretarako prestaketa lanetan, boluntario, zebiltzan gazteak erabiliaz abeltzainen egonezinari zentsura ezartzeko. Inolaz ere tokatzen ez zitzaien egitekoa.

Larria, oso neurgailu ezberdina erabili zuelako EH Bilduren Udalak toki eta une berean: abeltzainen pankartak kentzen zituen bitartean, ez zuen inolako eragozpenik, epaimahaiaren lana etenda, presoen aldeko pankartak zeramatzatenei alfonbra gorria jartzeko.

Larria, Ordizian ohituak gaudelako, zer erremedio, kartelak eta pankartak nonahi ikustera. Akaso, EH Bilduko agintarien gustukoagoak direnean.

EAJ-PNVren iritziz, guzti honek Ordiziako EH Bilduren izaera agerian utzi du: autoritarioa, sektarioa eta herritarren kritikarik onartzen ez duena.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube