Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Hernaniko EAJ-PNVk Kaxkoko etxebizitza batean margotu den ‘mural‘ politikoa salatu du, EH Bilduk ezabatzen ez duena
Eusko Alderdi jeltzaleak adierazi du ezin dela onartu kolektibo batzuek gure herriko paretak nahi dutenean margotzeko bidea libre izatea eta EH Bilduk hori ahalbidetzea.Andoni Amonarraizek, EAJren Hernaniko bozeramaileak,Kaxkoko etxe bateko fatxadan agertu den horma-irudi politiko berria salatu du, eta hala nola, EH Bilduko Udalak ezabatu ez izana: "kolektibo batzuek bidea libre dute, nahi dutena egin dezakete gure herriko hormetan, eta EH Bilduk hori ahalbidetzen du
Amonarraizek adierazi du Ordenantza Zibilak debekatu egiten dituela, 27. artikuluan, pinturak eta piktogramak hainbat puntutan, besteak beste, fatxadetan: “ez da inola ere aipatzen kolektibo batzuek nahi dutena margotu dezaketela eta beren artelanak muraltzat har daitezkeela”.
Bozeramaile jeltzaleak azpimarratu duenez, `guztion artean´ onartutako arauak ez betetzeak ulertarazi lezake gobernu-taldeak arauak kontzienteki ez betetzea baimentzen duela: "uste dugu EH Bilduk zenbait kolektibok egiten dituzten pintadekin duen irizpidea aldatzeko moduko kontua dela, nahiko serioa".
Amaitzeko, EAJ-PNVko bozeramaileak galdera bat egin dio gobernu-taldeari: "Ordenantza Zibila betearaziko al zaie herritar guztiei edo, modu artistikoan eginez gero, gure herriko etxeen fatxadak margotzen dituzten kolektibo batzuei utzi egingo zaie?".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31