Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVk Santanoren populismoa salatu du eta Pedro Sanchezi eskaerak zuzentzeko eskatu dio
“Badaki mugakoa ez dela autobidea ustiatzeko arazoa, baina bere kritikak Diputazioari zuzentzen dizkio, Espainiako gobernuari zuzendu beharrean, hark bideratu behar baitu arazoa”Aintzane Oiarbide eta Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleek agerraldia egin dute gaur goizean Donostian, azken egunotan Frantziako mugan izandako auto-pilaketek eta Bidasoaldean eragin dituzten afekzioen ondorioz jasotako salaketei irmo erantzuteko. «Kezka handiz jarraitzen ari gara inguruko bizilagunek egunero izan duten arazoa, eta gure esku dagoen guztia egiten dugu konponbideak bilatzeko. Baina Irungo Udalaren azken egunetako salaketak ez dira onargarriak. Santano alkateak populismoa egiten du badakielako mugako politika ez dela Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskumena, Espainiako eta Frantziako estatuena baizik”, adierazi du Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak, eta Pedro Sanchezi eskaerak egiteko eskatu dio.
Diputatuak gogorarazi du ilaren arazoak Frantziarako norabidean bakarrik gertatzen direla, auto-ilarak beti Biriatuko ordainlekuan sortzen baitira, Frantziako jendarmeriak egindako kontrolek areagotuta. “Santanok ondotxo daki mugakoa ez dela autobidea ustiatzeko arazoa, baina nahiago du fokua Aldundiari zuzendu, bere eskakizunak Espainiako gobernuari zuzendu beharrean, gobernu horrek bideratu behar baitu arazoa frantziar homologoarekin”.
Oiarbidek balioetsi egin ditu Bidegik 2019an Irungo ordainlekuan egin zituen hobekuntza-lanak, inguru horretatik igarotzen diren ibilgailuen zirkulazioa bizkortzeko; gaur egun foru elkartea Zarauzko ordainlekuan antzeko birmoldaketa egiten ari da helburu berarekin. Bidesarietan azken belaunaldiko teknologia sartu da, eta, horri esker, orduko 1.000 ibilgailu igaro ahal izango dira bide bakoitzetik. Zarauzko ordainlekuan gaur egun eta helburu berarekin egiten ari den birmoldaketaren antzekoa. “Gure konpetentziaren barruan, gure esku dagoen guztia egiten dugu azken egunetan bizi izan ditugun egoerak saihesteko, eta hesiak altxatzeak ez luke ezer konponduko, ilarak 7 kilometro lehenago hasten baitira, Biriatuko ordainlekuan. Biriatuko azpiegituren birmoldaketa eta bidesariari arintasuna emateko erabakia Frantziako estatuari bakarrik dagozkion erabaki politikoak dira”.
“Santano populismoa egiten ari da arazoaren muina Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurka desbideratzeko, jakin badakienean foru erakundeak ez duela eskumenik ez trafikoan ez mugako segurtasunean, eta gure errepideak ez direla arazoa sortzen dutenak, arazoa jasaten dutenak baizik salatu du Oiarbidek. Ildo horretan, irundarren eta egoera hori pairatzen duten pertsonen haserrea kanpaina partikularra helburu pertsonal eta alderdikoiekin soilik egiteko erabiltzea leporatu dio Irungo alkateari.
Bestalde, Iñigo Barandiaran Kongresuko diputatua eta Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Batzordeko bozeramaileak gogorarazi du EAJ-PNVk idatziz galdetu ziola Espainiako Gobernuari astelehenean, irundarrengan eragozpenak sortzen dituzten auto-ilara ugari eta kezkagarri horiei buruz. Gainera, Barandiaranek azpimarratu du Euskal Legebiltzar Taldeak Euskadiko maila instituzional desberdinekin egiten duen lankidetza, kasu honetan zehazki Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irungo EAJ-PNVren Udal Taldearen eskutik, euskal herritarren ongizatea hobetzeko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31