Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Azoka ezarriko den denda/espazio berriaren inguruan Bergarako EAJ-PNV kezkatuta dago ez baita kudeaketa zehaztu eta obra egitera doa
EAJ PNVk argi du Bergarako azokari bultzada bat eman behar zaiola, lehen sektoreari bultzada bat emanez “gurea zaindu behar dugu”.Kudeaketaren inguruan egindako galderen aurrean ez da erantzunik jaso. Mahai bat eratzea eskatzen dugu azokan sortuko den denda berriaren kudeaketa zehazteko “inbertsioa eta obra egin aurretik, zehaztuta egon beharko litzatekeela uste dugu”.
Udal gobernuak duela bi aste azokarako duen proposamena azaldu zion EAJ PNVren udal taldeari eta atzo batzorde berezitik pasatu zen. Bertan, lehen sektoreari bultzada bat emateko azokan sortuko duten denda eta tabernari buruzko informazioa eman zitzaion oposizioari. Alderdi teknikoei buruzko informazioa jaso dugu, baina espazioaren kudeaketa ez dago zehaztuta.
Kudeaketaren inguruan galdetu dugunean, ordea, ez dugu erantzunik jaso eta kezkatuta gaude. Inbertsioak 400.000euro inguruko aurrekontua izango du eta oraindik, ez da definitu zein izango den denda/espazio honen kudeatzailea, zein baldintzatan egingo den esleipena, nori bideratuta egongo den denda/espazioa … “Edonork kudeatu ahal izango du? Denda handiak aurkeztu ahal izango dira? Herriko baserritarrak? Zein baldintzatan? Baldintza ekonomikorik egongo ote da? ...”
Arlo honetan ere, hainbat zalantza argitu gabe daude, ez baita kudeaketaren inguruko lanketarik egin, ez behintzat oposizioarekin. Informazioa eskatu dugu, baina antza denez ez da atal hau landu. Larria iruditzen zaigu, gobernuak diru publikoarekin egiten duen erabilera. Horrelako proiektu batek kudeaketa plan bat zehaztuta izatea beharrezkoa da; kudeaketaren irizpideak aldez aurretik zehaztea ezinbestekoa da. Obra egin eta inor aurkezten ez bada? Zelan bermatuko da planteatzen diren helburu eta asmoak beteko direla?
Horregatik guztiagatik kezkatuta gaude eta eskaera garbi bat dugu: proiektu berri honen kudeaketa zehazteko mahai bat eratzea, elkarrekin adosteko denda/espazio edota proiektu honen etorkizuna, betiere gardentasuna bermatuz
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31