Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Udalak Donostiako herritarren ekarpenak kontutan hartuko ditu HAPOren diagnostikoan
1361 pertsonek hartu dute parte plan orokorraren aurrerapena antolatzen dituzten hamaika gairen inguruko partaidetza prozesuetanDonostiako Udalak HAPOren (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) berrikuspenaren diagnostikoaren lehen faseko Partaidetza Txostena argitaratu du. Memoriak partaidetza-prozesu horretan parte hartu duten 1361 pertsonen ekarpenak biltzen ditu. Prozesua iragan martxoan hasi zen. Informazio-saio bat egin zen lehenengo, kontsulta publiko bat ondoren, partaidetza digitalerako hilabete ireki bat, hainbat mahai sektorial eta auzoetako bi mahai.
Udalak HAPOren Aurrerapenaren diagnostikoan herritarren ekarpenak sartuko ditu hirigintza-planaren etorkizuneko berrikuspenaren oinarri izango diren zehaztapenak, irizpide orokorrak eta alternatibak ezartzerakoan.
Auzoetako eta Partaidetza zinegotzi Mariaje Idoetak martxan jarritako dinamikek izandako harrera ona azpimarratu du. “Ez da gai erraza, baina garratzi handia dauka gure hiriaren etorkizuna definitzeko eta diseinatzeko”. Hala, Idoetak zehaztu du prozesuak parte hartzeko dinamika berriak izango dituela aurrerago, udazkenean aurrerapenak planteatuko dituen alternatibei buruzko proposamen eta planteamendu berriak jasotzeko.
Hirigintza Sostengarriko zinegotzi Nekane Arzallusek adierazi duenez, “egindako ekarpenek balio handia dute, herritarren ikuspegia biltzen dutelako, eta horrek HAPO berriaren lanketa aberasten du”. Arzallusek azaldu duenez, bai idazketa-taldeak, bai Udalak berak “herritarrek parte hartzeko prozesuetan jasotako ekarpenak sartuko dituzte eta kontutan hartuko dituzte Plan Orokorraren Aurrerapenearen dokumentua egiterakoan”.
Herritarren ulermena errazteko helburuarekin, HAPOren edukiak hamaika gai ezberdinetan egituratu dira: Lurralde eta hiri estrategia; inklusibitatea eta osasuna; jasangarritasuna eta klima aldaketa; ondarea eta euskara; turismoa; ingurune naturala; mugikortasuna; espazio publikoa; etxebizitza eta hiri-berroneratzea; jaduera ekonomikoa; ekipamenduak.
Eragile taldeak
Parte hartzeko prozesua donostiar guztiei irekita egon zen. Parte hartzeko bide ezberdinen bitartez, prozesuak hurrengo eragile-taldeen ekarpenak bildu zituen: Donostian bizi direnak; hiriko elkarteak; Donostian lan edo ikasketak egiten dituztenak, eta Donostia bisitatzen dutenak.
Parte-hartzaileen generoari dagokionez, %50 gizonezkoak izan ziren eta %49 emakumezkoak. Gainerako %1a beste genero-identitate batzuetako pertsonei dagokie. Hau ohikoa da gure hirian.
Adinaren arabera, parte-hartzaileen erdia 45 eta 65 urte bitartekoa da, eta hirutik bat 31 eta 45 urte bitartekoa.
Hiri osasungarria
Diagnostikotik ondorioztatzen denez, inklusibitateari eta osasunari dagokienez, parte-hartzaileen % 64k uste du Donostia udalerri osasungarria dela paseatzeko eta naturaz gozatzeko berdeguneei dagokienez. Halaber, parte-hartzaileen erdiak uste du hiri osasungarria dela mugikortasun aktiboa errazten duelako eta kirola egiteko ekipamenduak edo espazioak eskaintzen dituelako.
Kutsadura moten artean, akustika da, oro har, ondoez handiena sortzen duena. Zeharka, Ekialdeko Barrutiko mahaian amiantoz kutsatutako lurzoruekiko kezka azaldu zuten. Era berean, espazio publikoari buruzko mahai sektorialean berdegune gehiagoren eta ingurumen-kutsadura gutxiagoren beharra aztertu zen.
Jasangarritasuna eta klima aldaketa
Iraunkortasuna eta klima-aldaketa dira adostasun handiena sortu duen gaietako bat da. Hala, klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko neurrien artean, HAPOk honako hauek barne hartu behar dituela nabarmendu dute: energia-eraginkortasuna ( % 88); mugikortasun iraunkorra ( % 86), eta azpiegitura berdearen bidez auzoen kalteberatasuna murrizteko neurriak ( % 85).
Emaitzak lortzeko ekintzen artean, garraio publikoa hobetzea, eraikin berrietan energia berriztagarriak bultzatzea edo zuhaiztia nabarmentzen dira. Era berean, % 63k uste du beharrezkoa dela hiri-baratzeak handitzea HAPOn sartu beharreko neurria izatea.
Parte-hartzaile gehienek beharrezkotzat jotzen dute eraikinen eta eraikin-multzoen babesa handitzea. Galdetegi digitalean, %53k modu negatiboan baloratzen du ondarearen egungo babesa. Era berean, %51k uste du industria-ondarea badagoela eta babestu egin behar dela.
Auzoetako bi mahaietan ondare-eraikinak ekipamendu, etxebizitza eta/edo lokal gisa aprobetxatzearen aldeko apustua egin zuten, eta naturguneak natura-ondare gisa babestearen garrantzia ere aipatu zuten. Era berean, oso garrantzitsutzat jo zuten auzoen nortasunari heltzea, batzuk zahartuak eta beste batzuk landatarragoak.
Oro har, turismoaren egungo inpaktua modu negatiboan baloratzen da, eta eragin hori, diagnostikoak adierazten duen bezala, etxebizitzan, mugikortasunean eta espazio publikoan gertatzen da batez ere. Era berean, inpaktua positiboa da, gainerakoen oso gainetik, merkataritzan eta ostalaritzan. Alde Zaharra, Erdialdea eta Gros dira turismoak herritarrekin gatazka gehien sortzen dituen gune nagusiak.
Pertsonen % 92k uste du Donostiak zaindu beharreko espazio interesgarriak dituela. Era berean, % 75ak eremu degradatu batzuek premiazko hobekuntza-jarduerak beharko lituzketela nabarmendu du. Neurri txikiagoan, adostasun handia duen beste gai bat landaredi inbaditzaileko eremuak ezabatzeko beharra da (%69).
Mugikortasuna eta espazio publikoa
Mugikortasuna da interes gehien sortu duen gaietako bat. Diagnostikoaren emaitzek parte-hartzaile guztien praktikak jasotzen dituzte, baita hiriaren egungo egoerari buruz duten ikuspegia ere.
Donostiatik beste udalerri batzuetara mugitzeko autoa da garraiobiderik ohikoena (%50). Ondoren, garraio publikoa dago: %23 autobusez mugitzen da eta %14 topoz. Bestalde, udalerri barruan mugitzeko, auzoen artean, biderik ohikoena oinez egitea da (%45), ondoren autobusa (%19), eta bizikleta / patineteak (%17).
Etorkizuneko beharrei dagokionez, HAPOk oinezkoen/bizikletentzako eskola-ibilbide seguruak bematzea eta oinezkoen mugikortasuna gainerako mugikortasun-moduen aurretik lehenestea dira baloraziorik eta adostasunik handiena duten alderdia.
Espazio publikoaren gaiak adostasun handia izan zuen hiriko parke handiak edo berdeguneak (%88) eta auzoetako hurbiltasuneko espazio libreak (%81) handitzeko gai orokorretan. Halaber, hamar parte-hartzailetik lauk uste dute berdea ez dela nahikoa auzoetan ( % 42), eta hamarretik hiruk nahikoa dela ( % 31).
Etxebizitzaren gaiak bi gai orokor jorratzen ditu: alde batetik, Donostiako biztanleen egungo etxebizitza premia, eta, bestetik, nola garatu beharko litzatekeen.
Etxebizitza premiari dagokionez, egungo etxebizitzen hobekuntza ahalbidetzea nabarmentzen da (%72), etxebizitza berrien eraikuntzaren aurrean (%28). Etxebizitza baldintzak betetzen dituzten lokalei dagokionez, %77k esan du horiek eraldatzeko baimena eman beharko litzatekeela. Era berean, %59k uste du gizarte-babesekoak izan beharko liratekeela, eta %18k etxebizitza libreak izan beharko luketela.
Parte-hartzaileen % 49k uste du etxebizitza berriak behar direla, eta % 28k, berriz, ezetz.
Jarduera ekonomikoa eta ekipamenduak
Jarduera ekonomikoa da parte hartu zutenen artean interes gutxien piztu zuen gaia. Adostasun argiena izan zituzten gaiak ikerketa eta teknologia bultzatzeko beharra izan ziren (parte-hartzaileen erdia baino gehiagok), baita ekintzailetzarako espazio berrien beharra ere, non %71k ados dagoela adierazi duen.
Ekipameduen gaia Donostiak mota bakoitzeko ekipamendu nahikoa duen ala ez da, hirikoa zein auzokoa. Modu globalean eta iritzi desberdinekin, hobekien baloratutako auzo-ekipamenduak hezkuntzakoak dira, ondoren osasun-ekipamenduak eta, neurri txikiagoan, gizarte eta kultura ekipamenduak eta kirol ekipamenduak. Balorazio txarrena jaso dutenak asistentzialak dira.
Aurrerapenaren idaztea
Donostiako HAPOa udalerriaren antolamendu integralerako oinarrizko tresna da, tresna nagusia. Indarrean dagoen hiriko HAPOa 2010ean onartu zen, eta gaur egun beharrezko berrikuspen-prozesu batean dago. Prozesu honi esker, HAPOa egungo egoera sozioekonomikoak eta indarrean dagoen planteamenduaren aldaketa ugariek eragindako errealitate berrira egokituko du.
Partaidetza-txosten hau bat dator idazketa-taldea lantzen ari den edukiarekin, plan orokor berria egiteko erabiliko diren irizpide orokorren inguruan. Plan honek arautuko du zer, non eta zenbat egin daitekeen Donostiako udal-mugartean, bai lurzoru publikoan, eta baita pribatuan ere.
Aurreikuspenen arabera, datorren urteko martxorako eginda eta onartuta egongo da Plan Orokorraren Aurrerapena. Hasierako dokumentu honek irizpide eta zehaztapen orokorrak jasoko ditu, eta HAPO berria idatziko da haren oinarrien gainean.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31