Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo EAJ-PNVk Nafarroa Hiribidean bidegorri bat eta Junkal Plazatxoan lurpeko aparkaleku bat proposatu ditu
Duela bi urte bidegorri zabal eta seguru bat proposatu genion Udal Gobernuari Kolon pasealekuan, eta, gainera, Nafarroa etorbidetik jarraitzeko aukera aztertzea eskatu genion, Irungo erdialdean bidegorri sarea hobetzeko asmoarekinAzken urte hauetan egiaztatu ahal izan dugu, bai guk, EAJ-PNVk, bai gainerako talde politikoek eta herritarrek, mugikortasun politikak jasangarrirantz doazela. Hau da, helburu nagusia oinezkoei, garraio publikoari eta bizikletari lehentasuna ematea dela argi dugu.
Pandemiaren ondoren, gainera, azkartu egin da, bizikleta gure eguneroko bizitzan barneratzeko prozesu guztia, ez bakarrik kirol eta aisialdi jarduera gisa, baizik eta lanera, ikastetxeetara, inguruko hirietara eta beste hainbat kontutarako garraiobide seguru eta osasungarri gisa.
Ildo horretan, gure taldean argi daukagu sentsibilizazio kanpainak beharrezkoak direla herritarrak kontzientziatzeko, baina kanpainez gain, uste dugu hiria azpiegitura egokiz hornitu behar dela mugikortasun jasangarriaren irizpide berriak betetzeko. Eta Irunen oraindik gabezia nabarmenak ditugu. Are gehiago, udal gobernuari dagokionez, 10 urte izan ditu hiritarrak sentsibilizatzeko, IRUN 30 ezarri zenetik, eta tamalez, bizi dugun errealitatea ez da espero zena, bizikleta eta patinete asko errepidetik ibiltzea ez da lortu. Guztia, sumatzen duten segurtasun faltagatik. Eta errealitate hau baieztatzeko, ikusi besterik ez dago herritarrek etengabe adierazten dituzten kexak; espaloietan ibiltzen diren bizikletek eta patineteek eragindako segurtasunik ezaren ondorioz.
Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVtik Kolon pasealekutik bidegorri bat proposatu genuen. Gure hiriko bide nagusitik, bizikletek, patinek, patineteek, VMPek soilik erabili zezaten; neurri zabalekin, ondo seinaleztatuta eta autoetatik eta motorretatik babestuta. Nafarroa hiribidetik jarraitutasuna izan beharko lukeen bidegorria. Bi jarduketa horiek 2021-2025 PMUSean sartzea ere eskatu diogu udal gobernuari, aukera guztiak azter daitezen. Bi esku hartze horien bitartez, Irun hiri seguruago, atseginago eta ingurumenarekiko begirunetsuago bat izango litzateke.
Hala ba, hitzak egi bihur daitezen eta Irunek hirigunetik ahalik eta lasterren bidegorri bat izan dezan, Nafarroa etorbidean bidegorria egiteko aukera aztertu dugu, eta proposamen zehatz bat egiten diogu Udal Gobernuari:
- Igotzeko bidegorria, jaitsierakoa baino beharrezkoagoa delako. Irudian proposamen zehatz bat aurkezten dugun arren, teknikoki aukera posible guztiak aztertu beharko lirateke.
- Junkal plazatxoan 70 plazako lurpeko aparkaleku bat sortzea, berrurbanizatzea aurreikusita dagoela aprobetxatuz, kendu beharko liratekeen TAOko 60 aparkalekuak konpentsatuz.
Udal gobernuak mugikortasun iraunkorra sustatu nahi badu, besteak beste, Irunen dugun bidegorrien defizita konpondu behar da. EAJ-PNVtik mugikortasun seguru, iraunkor eta orekatu baten aldeko apustua egiten dugu, pertsonak erdigune izan daitezen.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31