Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Ingurumena eta mugikortasunaren” aldeko proiektuak partekatu dituzte Urnietako Udalak eta Aldundiak
Diputatu nagusia Urnietako alkatearekin elkartu da Etorkizuna Eraikiz kapsulak jasotako ekarpenak aztertzeko eta tokiko ekimen nagusiak ezagutzekoIngurumena eta mugikortasunarekin lotutako alderdiak daude Urnietako Etorkizuna Eraikiz kapsulak jasotako kezka nagusien artean. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia, Etor-kizuna Eraikiz programaren esparruan, bilerak egiten ari da hainbat udalerritan, lurraldean garatzen ari diren etorkizuneko proiektu nagusiak ezagutzeko eta herritarrek egindako ekar-penak aztertzeko. Gaur, Urnietan, Jorge Segurado alkatearekin elkartu da, herriko proiektu nagusiei buruzko ikuspegiak partekatzeko eta Etorkizuna Eraikiz kapsularen bidez jasotako proposamen nagusiak aztertzeko.
Diputatu nagusiak, Urnietako alkatearekin izandako bileraren ondoren, adierazi du “lurralde aurreratua, solidarioa eta kohesionatua garela, pertsona guztiei enplegua, babesa eta etor-kizuna eskaintzen diena”; eta gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela lankidetza-ildoak estutzea eta herritarren proposamenak eta iritziak jasotzeko bideak indartzea. Ildo horretan, erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu du, herritarren egungo eta etorki-zuneko beharrei modu integralagoan eta koordinatuagoan erantzuteko.
“Gipuzkoak, etorkizunean ere, pertsona guztiei babesa, lana eta etorkizuna eskainiko dien lurraldea izan nahi du. Buru-belarri ari gara lanean helburu hori lortzeko, eta, horretarako, ezinbestekoa da lankidetza. Alde batetik, horrek esan nahi du erakundeen arteko lankide-tza- eta harreman-ildoak estutu behar direla, eta, bestetik, herritarren proposamenak eta iritziak jasotzeko bideak indartu behar direla”, ahaldun nagusiak Urnietako alkatearekin bildu ondoren azaldu duenez.
Ingurumena eta mugikortasuna
Erakundeetako arduradunek tokiko proiektu nagusiak partekatu dituzte bilera batean, eta joan den otsailaren 2an Urnietan kokatutako Etorkizuna Eraikiz kapsularen bidez lortutako ekarpenak eta iritziak aztertu dituzte. Urretxuko biztanleei galdetzen zitzaien nola irudika-tzen duten Gipuzkoa 2040an, eta ahaldun nagusiak azaldu duenez, ezinbestekoa da gipuz-koarrei entzutea eta gizartearen beharrak, iritziak eta proposamenak jasotzea. Horretarako, proiektua tresna eraginkorra izaten ari da, eta dagoeneko 24 udalerritan eta unibertsitateko lau campusetan egon da, eta 4.000 ekarpen baino gehiago jaso dira.
Ibilbide horretan jasotako ekarpen guztiak kontuan hartuko dira foru erakundearen aurre-kontu parte-hartzaileen prozesuan, ahaldun nagusiak gaur azaldu duenez. Kapsulak 374
ekarpen jaso ditu Urnietan, eta horien artean ingurumenaren zaintza eta birziklapena na-barmentzen dira, baita mugikortasuna garraio publikoaren lineak hobetzeko eskariarekin. Jarraian, azpiegiturekin eta gazteriarekin lotutako alderdiak,
Era berean, Jorge Seguradok, Urnietako alkateak nabarmendu du Etorkizuna Eraikiz ekimenaren erdigunean urnietarrak daudela gaur, eta Udalaren eta Foru Aldundiaren arteko harremana ezinbestekoa dela hauen beharrei erantzun eta aurrera egiteko: “lankidetza eta harreman-ildoen garrantzia aipatu du ahaldun nagusiak eta hori balorean jarri nahi dut gaurkoan. Urnietarren ongizatea da gure jomuga eta Urnieta bizitzeko herria izatea, horrek esan nahi duen guztiarekin. Bion arteko hitzarmenei esker, Urnietak pausu garrantzitsuak eman ditu: Elkarteen Etxe eraberritua errealitate izango da epe laburrean, Kiroldegi berria inauguratu dugu, Errekaldeko lokaletan laguntza zerbitzua izango duten pisuak egingo dira eta Etxeberri eta Idiazabalgo lokalak Gizarte Zerbitzuetarako bideratuko dira”.
Diputatu nagusiaren iritziz, Etorkizuna Eraikiz programari esker, gobernatzeko modua eraldatzen ari da lurralde osoan. “Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei erantzuteko asmoz 2016an proiektu hori abian jarri zenetik, herritarrek aurkeztutako 125 proiektu bultzatu ditugu; halaber, 32 proiektu esperimental daude martxan eta bederatzi erreferentzia-zentro garatu ditugu erronka sozial eta ekonomiko guztietan eragiteko” adierazi du. Ahalegin horretan, ordea, funtsezkoa da udalerrien eta herritarren parte-hartzea bultzatzea. “Gainerako erakunde, enpresa, eragile sozial eta, oro har, herritarren parte-hartzeak indar handia ematen dio gobernantza eredu berri horri. Guztion ekarpena eta konpromisoa ezinbestekoak dira etorkizuna eraikitzeko” gaineratu du.
Etorkizuneko Urnieta
Bileraren ostean, ahaldun nagusiak, Jorge Segurado alkatearekin eta Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuarekin batera, bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu bi erakundeen lankidetzari esker gauzatzen ari diren hainbat proiektu. Urnietako bisitan, hainbat instalazio bisitatu dituzte, hala nola Elkarteen Etxea eta laguntzazko pisuak diren Errekaleko hainbat lokal. Olanok azaldu duenez, udalerrirako ezinbesteko ekimenak dira, Urnietako pertsonen kalitatea hobetuko dute eta. “Proiektu hau kualitatiboki oso garrantzitsua da lurralde osorako, Urnietako lurralde-orekan eta garapen sozial eta ekonomikoan eragiten duelako”.
Geldialdi bat egin dute ireki berri den kiroldegian, eta bisitaren amaiera Gipuzkoako Foru Aldundiak adinekoen egoitzarako utzi duen lursailean egin dute. Ildo horretan, eta gizarte-politiken arloari dagokionez, Olanok nabarmendu duenez “Udalerrien eskutik egiten ari gara bide hori, eta udalerri horien artean dago Urnieta, adinekoen eta mendekotasuna dutenen bizi-kalitatea hobetzeko urrats esanguratsuak ematen ari dena, betiere pertsonen premietan oinarritutako eta komunitatearekin konektatutako zerbitzu berritzaileen bitartez”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31