Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Lezoko Udalak eta Aldundiak herritarren beharrei erantzungo dien Gipuzkoarako proiektuak partekatu dituzte
Diputatu nagusia Lezoko alkatearekin bildu da Etorkizuna Eraikiz kapsulak jasotako ekarpenak aztertzeko eta tokiko ekimen nagusiak ezagutzeko.Lezoko herritarrek etorkizunari begira dituzten proposamen nagusiak udalerrirako beharrezkoak diren azpiegiturak, mugikortasuna eta gazteriaren ingurukoak dira, joan den maiatzaren 25ean Lezon Etorkizuna Eraikiz kapsularen bidez jasotako 99 herritarrek egindako ekarpenek islatzen duten bezala; herritarren eskaeren artean, aparkatzeko zonaldea handitzea eta espaloien berrikuntza dago. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Jesús María Martiarena alkatearekin gaur egin duen bileran eman ditu datu horiek, lurraldean garatzen ari diren etorkizuneko proiektu nagusiak ezagutzeko hainbat udalerritan egiten ari den bileren esparruan, eta herritarrek egindako ekarpenak elkarrekin aztertzeko.
Diputatu nagusiak, Lezoko alkatearekin izandako bileraren ondoren, adierazi du “lurralde aurreratua, solidarioa eta kohesionatua garela, pertsona guztiei enplegua, babesa eta etorkizuna eskaintzen diena”; eta gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela lankidetza-ildoak estutzea eta herritarren proposamenak eta iritziak jasotzeko bideak indartzea. Ildo horretan, erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu du, herritarren egungo eta etorkizuneko beharrei modu integralagoan eta koordinatuagoan erantzuteko.
“Gipuzkoak, etorkizunean ere, pertsona guztiei babesa, lana eta etorkizuna eskainiko dien lurraldea izan nahi du. Buru-belarri ari gara lanean helburu hori lortzeko, eta, horretarako, ezinbestekoa da lankidetza. Alde batetik, horrek esan nahi du erakundeen arteko lankidetza- eta harreman-ildoak estutu behar direla, eta, bestetik, herritarren proposamenak eta iritziak jasotzeko bideak indartu behar direla”, diputatu nagusiak Lezoko alkatearekin elkartu ondoren azaldu duenez.
Mugikortasuna eta azpiegiturak
Erakundeetako arduradunek tokiko proiektu nagusiak partekatu dituzte bilera batean, eta joan den maiatzaren 25ean Lezon kokatutako Etorkizuna Eraikiz kapsularen bidez lortutako ekarpenak eta iritziak aztertu dituzte. Lezoko biztanleei galdetzen zitzaien nola irudikatzen duten Gipuzkoa 2040an, eta diputatu nagusiak azaldu duenez, ezinbestekoa da gipuzkoarrei entzutea eta gizartearen beharrak, iritziak eta proposamenak jasotzea. Horretarako, proiektua tresna eraginkorra izaten ari da, eta dagoeneko 25 udalerritan eta unibertsitateko lau campusetan egon da, eta 4.000 ekarpen baino gehiago jaso dira.
Ibilbide horretan jasotako ekarpen guztiak kontuan hartuko dira foru erakundearen aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan, Olanok gaur azaldu duenez. Kapsulak 99 ekarpen jaso ditu Lezon, eta horien artean beharrezko mugikortasunarekin lotutako proposamenak nabarmentzen dira. Jarraian, azpiegituren hobekuntzarekin lotutako alderdiak eta gazteen aldeko politiken beharra nabarmendu dira haien ekarpenetan.
Era berean, Jesús María Martiarena alkateak nabarmendu du "oso positiboki baloratzen dugu egindako ekimena, Lezoko herritarren kezkak eta eskaerak ezagutu ahal izan ditugulako. Gainera, kulturan edo gizarte-ongizatean egiten ari garen ekimen positibo guztiak jakiteko aukera izan dugu ere, adibidez. Lezoarren ongizatearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, kezka handiena agertu duten atalei lehentasuna emanez, hala nola herriko aparkalekuei eta espaloiak hobetzeko lanei. Markel Olanorekin egindako bilera garrantzitsua izan da Gipuzkoa hobeago eta herritarrengandik hurbilago baten alde lanean jarraitzeko.
Diputatu nagusiaren iritziz, Etorkizuna Eraikiz programari esker, gobernatzeko modua eraldatzen ari da lurralde osoan. “Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei erantzuteko asmoz 2016an proiektu hori abian jarri zenetik, herritarrek aurkeztutako 125 proiektu bultzatu ditugu; halaber, 32 proiektu esperimental daude martxan eta bederatzi erreferentzia-zentro garatu ditugu erronka sozial eta ekonomiko guztietan eragiteko” adierazi du. Ahalegin horretan, ordea, funtsezkoa da udalerrien eta herritarren parte-hartzea bultzatzea. “Gainerako erakunde, enpresa, eragile sozial eta, oro har, herritarren parte-hartzeak indar handia ematen dio gobernantza eredu berri horri. Guztion ekarpena eta konpromisoa ezinbestekoak dira etorkizuna eraikitzeko” gaineratu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31