Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2022/07/04

Tolosako bisita gidatu turistikoa esklusiban ezagutu dute merkatariek, beren lana balioan jarri eta enbaxadore izaera eskertu asmoz

Tolosako Alde Zaharreko istorio ezezagunen berri izan dute bisitan, turistak bideratzeko orduan garrantzizko eragile ere badirelako.
Tolosako bisita gidatu turistikoa esklusiban ezagutu dute merkatariek, beren lana balioan jarri eta enbaxadore izaera eskertu asmoz

Tolosako merkatariak herriko enbaxadore garrantzitsuenetakoak dira, ezbairik gabe. Baita turismo ikuspegitik ere. Gidari bihurtzen dira askotan, bisitariek euren saltokietara ere jotzen baitute informazio eta gomendio eske, turisten esperientziari balio erantsia gehituz.

Hori dela eta, Tolosaren historia, bilakera eta bitxikeriak ezagutzeko, gaurtik aurrera eta uda osoan zehar eskainiko den bisita gidatu turistikoa estreinekoz egiteko aukera eskaini zaie.

“Tolosak merkataritza ehun sendoa du, hiri-paisaiaren parte dena, eta horrek ezinbesteko eragile bihurtzen ditu merkatariak, baita turismo ikuspegitik ere. Bisita honekin, egiten duten lan hori ikusarazi eta balioan jarri nahi izan dugu, merkatariak ezinbestekoak ditugulako Tolosan", adierazi du Xarles Iturbe Pasaban, Tolosako Udaleko Garapen Ekonomikoa, Merkataritza, Azokak eta Turismoa Saileko zinegotzi arduradunak.

Bisita gidatuan, besteak beste, Tolosako Alde Zaharreko txoko esanguratsuenen atzean ezkutatzen diren pasarteak ezagutu dituzte: Erretengibel kanalak inguratzen zuenekoa; Azokaren garrantzia eta bere salmenta puntuen bilakaera; suteen ondorioak, edo egungo arkitekturaren arrazoiak…

Hain zuzen, gaurtik aurrera, eta uda osoan zehar eskainiko da bitxikeria horiek guztiak ezagutzeko bisita gidatua, astelehenetik larunbatera. Andre Maria eliza eta bere gangak ere bisitatu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera. Eta Azokari buruzkoa, larunbatetan. TOPIC txotxongiloen museoak eta Rafa Gorrotxategi txokolatearen museoak ere osatuko dute bisitarientzako eskaintza, bisita gidatu eta tailerrekin.

“Tolosako kanpo proiekzioa eta posizionamendua hobetzeko eta indartzeko, eta bisitariak erakartzen eta artatzen jarraitzeko, ezinbestekoa da eskaintza eguneratzea eta garai berrietara egokitzea. Zentzu horretan lan mardula egin du azken urteotan Tolosak, turismo jasangarriaren aldeko apustuan, aurrez aurreko eskaintza sendotuz, Turismo bulego berria zabalduz, mapa eta panel turistiko berriak sortuz eta digitalizazioaren alde aurrerapauso garrantzitsuak emanez, esaterako, Tolosa ezagutzeko audiogiden bidez. Honakoa beste urrats bat gehiago da, nolabait ere merkatariak engaiatu ditugulako arreta horretan, Tolosako sektore guztiek osatzen, elikatzen eta indarberritzen baitute hiri ekonomiaren ekosistema osoa”, gehitu du Iturbek.

Horren harira, Tolosak duen eskaintza borobila ere azpimarratu du zinegotziak: “Natura, gastronomia, azoka, ondarea eta kultura, museoak, merkataritza, alojamendu aukera… Herri bizia gara, gainera, urteko sasoi guztietan. Horregatik, Tolosa ezagutzeko gonbita luzatzen diet tolosar zein bisitari guztiei. Ziur naiz ez direla damutuko”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube