Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Bergarako EAJ-PNV udal taldeak Simon Arrietako plazaren berrurbanizatzeko pausuak ematen hasteko eskatu dio EH Bilduren udal gobernuari
Lehen 6 hilabeteetan EH BILDUk 13 proiektutik 2 bakarrik jarri ditu martxan, eta biak aurreko urtetik eginda egon beharko ziren: Boluko maldaren egonkortzea eta San Joxepeko eguneko zentruaBeste behin ere argi geratu da EH BILDUk bere konpromisuak betetzeko dituen zailtasunak edo nahi eza. Izan ere, 2022ko aurrekontuen lanketan argi zuten jeltzaleek konpromisua idatziz jasotzeko beharra, aurreko urteetan ahoz jasotako konpromisuak bete ez direlako.
2022rako EAJk proposatutako 13 proiektu onartu zituen EH BILDUk, elkarlanean lantzeko konpromisua idatziz jaso zen, baina, tamalez, 6 hilabete beranduago horietako bi bakarrik garatzen ari dira, eta biak aurreko urteetaik datozen proiektuak dira.” Argi dago, EH BILDUk kudeaketa zailtasunak dituela eta konpromisuak betetzeko nahai eta elkarlana bultzatzeko nahia, hitz polititetan geratzen dela eta prentsara begira besterik ez dituela erabiltzen” Maite Agirre, udal bozeramailea.
Jeltzaleek gaineratu dute oposizioak duen zailtasuna informazioa jasotzeko; izan ere, idatziz eskatzen diren hainbat eta hainbat informazioren erantzunak ez dira jasotzen. Horregatik, guztiagatik Udal Gobernuari konpromisuak betetzen hastea exigitu nahi dio Bergarako EAJk, herriaren garapenerako 13 proiektuak behar-beharrezkoak baitira.
Horren adibide da, Simon Arrietarako proposatutako exekuzioa. Azken euriteen ondorioz, argi geratu da, beste behin ere, Bergarako EAJk egindako proposamenak gauzatzeko beharra. Pasaden osteguneko euriteen ondorioz, Simon Arrieta Plazan izugarrizko potzuak sortu ziren, hurrengo egunean oraindik urak ezin bideratu jarraitzen zuen; irisgarritasuna oztopatuz, izan ere, potzua arranparen hasieran sortu zen, aulkidunen eta kotxetxoen ibilibidea oztopatuz. “ Arranpa erabiltzaileek derrigor potzuaren gainetik pasatu behar dira plazara jeisteko, edo buelta osoa eman, onartezina da. Plazara irisgarritasuna bermatu beharra dago” Agirre jeltzalea.
Horregatik guztiagatik, berehalako aktuazioa egitea eskatzen dugu Simon Arrieta plazan eta, berriz ere gogoratu oraindik ere mahaia gainean daudela 2022rako hartutako 13 konpromisu, gehienak ezertan hasi gabe “eta urtea amaitzen ari da”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31